Talde lana
Administraritza taldeko ikasleak Maria eta Marta Euskelec autoa margotzen. Lan taldean urrunago joan gaitezke!
Administraritza taldeko ikasleak Maria eta Marta Euskelec autoa margotzen. Lan taldean urrunago joan gaitezke!
Ibilgailuen elektromekanika mantentzeko eragiketa ikastaroa lortzeko azarotik martxora bitartean aritu dira ikasleak. Ikastetxean bertan jaso dituzte Lanbideko ziurtagiriak. ZORIONAK guztieri !!
CIFP
Iurreta LHII-ko Administrazio eta Finantzetako ikasleek STARTInnova enpresa-ekintzailetzako estatuko programan parte hartu dute ikasturte honetan zehar hainbat enpresa-proiektu aurkeztuz. Edizio honetan, 120 ikastetxetako 2.500 ikaslek izena eman dute gazteen artean espiritu ekintzailea sustatzeko helburuarekin.
Lehiaketa horretan ikus-entzunezko edukiek eta e-learning dinamikek izan dute protagonismo berezia, ikastetxeak bultzatutako estrategia digitalaren ildotik.
Helburua negozio-ideia bat abian jartzea da, e-learning prestakuntzaren eta enpresa-errealitatearekiko harremanaren bidez. Ekimen horrekin, ikasleek urratsez urrats ikasten dute negozio-ideia bilatzen, merkatuan baliozkotzen, negozio-eredu errentagarri bat definitzen, etorkizuneko estrategia bat taxutzen eta modu seguruan abiarazten. Horrela, ekintzaileen esperientziak lehen pertsonan ezagutu ahal izan dute, ikasleek esku hartzeko aukera izan duten hitzaldi digitalei esker.
Iurreta LHIn diseinatu eta sortutako CO2 neurgailua Durangaldeko Enpresarien Elkarteari DEE-AED oparitu zaio. Air Quality Meter model 10 (AQM10) delakoaren osagaiak, sentsoreak, plaken diseinua eta fabrikazioa, kontrolagailua, LEDak… Iurretan, Suitzan eta Txinan egindakoak dira.
Euskelec proiektuko aurkezpen ofiziala egin dute gure ikasleek AIC Automotive Center, Zornotzan. Epaimahaiek zorionak eman dizkiete egindako lanagatik. autoaren prototipo txikia ere sortu dute.
Euskelec lehiaketarako aurkezpena egin dute ziklo ezberdinetako ikasleek ikastetxeko Areto Nagusian.
Juan Carlos Vázquez, KCDONGD-ko zuzendariaren bisita izan dugu ikastetxean. Zinema ikusezinari buruzko solasaldia izan dugu berarekin. Zorionekoak gara zu gure artean izatea!
Ikasleen Klaketa Garapenerako Komunikazioari buruzko tailerrean parte hartutako ikasleen laburrak ikusi dira Areto Nagusian. Proiektu horrek gazteak ahalduntzeko helburua du, ikusentzunezko komunikabideak ikuspegi soziala erabiliz. Eskerrik asko Gorka egindako lanagatik eta emandako laguntza guztiagatik.
‘Hitzez eta ahotsez’ Durangoko San Agustin Kulturgunean izandako ekitaldia. Durangaldeko partehartzaileek publikoan egin dituzte irakurketa ezberdinak. Iurreta Lanbide Heziketaren izenean Tomas Maguregik Zuzendariak Joxerra Garziaren “Irla han da” poesia irakurri du.