LANBIDE HEZIKETA ETA HEZKUNTZA SISTEMA

1. Zelan dago hezkuntza sistema egituratuta?

2. Zer da Oinarrizko Lanbide Heziketako Ziklo bat?

Oinarrizko Lanbide Heziketa 2 urteko iraupena (200 ordu) duen prestakuntza ziklo bat da. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako oinarrizko gaitasunak behar bezala gainditu ez dituzten ikasleei zuzenduta dago. Ikasketa hauek, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako parte dira eta hauen helburua kalitatezko laneratzea eta ikasten jarraitu ahal izateko oinarrizko prestakuntza bat eskaintzea da.

 

3. Zer da Erdi Mailako Ziklo bat?

Erdi Mailako ziklo bat 2 urteko iraupena (2000 ordu) dituen titulu profesional bat da. Prestakuntza ziklo hauei esker, teknikari titulu profesionala lortzen da.

 

4. Zeintzuk dira Erdi Mailako Ziklo batean sartzeko baldintzak?

Gutxienez titulu hauetako bat izatea:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua.
  • Oinarrizko lanbide-titulua.
  • Batxilergoko titulua.
  • Unibertsitateko titulu bat.
  • Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua.


Gainditu izana:

  • Hasierako Lanbide Kualifikazioaren Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana
  • Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatu eta erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaro bat gainditu izana.
  • Hezkuntza Administrazioak ezarritako irizpideen araberako sarbide-proba bat gainditu izana, edo hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
  • Batxilergo Bateratu Balio aniztuneko lehen bi mailen multzoan gehienez ere bi ikasgai gainditu gabe dituela frogatzea.
  • Ertainen erreformako lehen ziklo esperimentaleko bigarren maila gainditu izana.
  • Unibertsitate-orientazioko edo unibertsitate aurreko kurtsoa gainditu izana.
  • Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen irakaskuntzetatik 1963ko planeko hirugarren maila edo komunen bigarren maila esperimentala gainditu izana.
  • Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitateko bigarren maila gainditu izana.

 

5. Zer da Goi Mailako Ziklo bat?

Goi Mailako ziklo bat 2 urteko iraupena (2000 ordu) dituen titulu profesional bat da. Prestakuntza ziklo hauei esker, goi mailako teknikari titulu profesionala lortzen da.

 

6. Zeintzuk dira Goi Mailako Ziklo batean sartzeko baldintzak?

Gutxienez titulu hauetako bat izatea:

  • Batxiler
  • Lanbide-Heziketako teknikaria edo Goi teknikaria.
  • Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB)
  • Unibertsitateko titulu bat.


Gainditua izatea:

  • Hezkuntza Administrazioak ezarritako irizpideen araberako sarbide proba bat gainditu izana.
  • Hogeita bost urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
  • UZI edo PREU gainditu izana.
  • Batxilergo esperimentalaren bigarren kurtsoa gainditu izana.

Heziketa zikloetarako plaza eskaera eskaintza baino handiagoa bada, hezkuntza-administrazioek ikastetxean onartua izateko prozedurak ezarri ahalko dituzte.

 

7. Zelan sar naiteke Erdi edo Goi Mailako Ziklo batean sartzeko baldintzak ez baditut betetzen?

Sarbide Frogen bitartez.

Sarbide probak gutxienez urtean behin konbokatu egiten dira, eskatutako titulazioak akademikorik ez izateagatik heziketa-ziklo horietara zuzenean sartu ezin direnei aukera bat emateko.

Probak euskaraz nahiz gaztelaniaz egin daitezke, eta ikasleek hautatuko dute zer hizkuntzatan egin nahi duten.

Zenbaki bidez (0-10) emango da atal bakoitzaren kalifikazioa. Probaren amaierako nota kalkulatzeko parte bakoitzean, gutxienez, lau puntu lortu behar dira, eta, kasu horretan, parte bakoitzean ateratako puntuazioaren bataz besteko aritmetikoa egingo da (salbuetsita dauden parteak ez dira kalkulua egiteko kontuan hartuko).

Heziketa-zikloetara sartzeko sarrera-proba gainditzen bada, Estatuaren lurralde osoan izango du balioa. Proba osorik gainditzen ez bada, gainditutako atal(ar)en kalifikazioa hurrengo bi deialdietarako gordeko da, eta horren berri ematen duen egiaztapen- agiria egingo da.

Sarrera-proba bat egin ahal izateko baldintzak

Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko, hamazazpi urte beteta eduki behar dira proba egiten den urtean. Horrez gain, 18 euro ordaindu behar dira azterketa egiteko eskubidea izateko.

Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko, hemeretzi urte beteta eduki behar dira proba egiten den urtean. Horrez gain, 18 euro ordaindu behar dira azterketa egiteko eskubidea izateko.

Erdi mailakoa

Hauek dira zati bakoitzeko irakasgaiak:

Gizarte-arloa
– Geografia eta Historia
Arlo honek azterketa bat bakarrik izango du.

Hizkuntza-arloa
– Gaztelania eta Literatura edo Euskara eta Literatura
– Atzerriko hizkuntza (Frantsesa edo Ingelesa hauta daitezke izena ematen den unean)
Arlo honek bi azterketa izango ditu

Arlo zientifiko-teknologikoa
– Matematika
– Biologia eta Geologia
– Fisika eta Kimika
– Teknologia
Arlo honek azterketa bat bakarrik izango du

Goi mailakoa

Probak bi zati ditu: komuna eta berariazkoa. Amaierako nota bi arlo horietan ateratako noten batez bestekoa izango da.

Arlo KOMUNAK erreferentziazko irakasgai hauek ditu:

– Matematika
Atzerriko hizkuntza (Frantsesa edo Ingelesa hauta daitezke izena ematen den unean).
Gaztelania eta Literatura edo Euskara eta Literatura

BERARIAZKO arloan, A, B edo C zer aukera hartzen den, egindako aukeraren araberako irakasgaiak izango ditu; probarako izena ematen denean egiten da aukeraketa. Hiru aukera horietako bakoitzak lanbide-familia jakin bateko goi-mailako heziketa-zikloak egiteko aukera ematen du.

Arlo horretan aukera bakoitzean dauden ikasgaiak hurrengo link-an kontsultatzeko aukera dago:
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-20621/eu/contenidos/informacion/zisapro/eu_5807/egiturags.html

Probaren salbuespenak
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-20621/eu/contenidos/informacion/zisapro/eu_5807/exes.html

 

8. Lanbide Heziketan zer nolako Prestakuntza Eskaintza dago? Non aurki dezaket informazio hori?

Lanbide Heziketaren prestakuntza eskaintza 26 familia profesionaletan banaturik dago. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren web gunean informazio gehiago aurki daiteke.
http://goo.gl/H4nvfp

 

9. Zelan ikas dezaket Lanbide Heziketako?

Lanbide Heziketako ziklo bat ikasteko 3 era edo modalitate desberdintzen dira.

1. Aurrez aurreko prestakuntza:

Modu jarraituan egiten da, era presentzialean 2 ikasturtetan zehar. A, B, D edo hirueledun eredutan ikasteko aukera ematen da. Gainera, nahiz eta ikastetxe gehienek eguneko txandan klaseak eman, badaude batzuk non gaueko zein arratsaldeko txandan eskaintzen dituztenak. Aurrezko aurreko ziklo batean matrikula egiteko, urtero ekaina hasiera edo erdialdean aurrematrikula egiten da eta ondoren, matrikula ofiziala uztailaren hasieran edo erdialdean.

2. Urrutiko prestakuntza:

Urrutiko modalitatean egiten da, baliabide informatikoen bidez, ikasleak modulu horien zati praktikoa ikasteko atxikitutako ikastetxera joan behar dituen orduak izan ezik. Modalitate honetan, moduluka matrikula egiteko aukera dago, tutore bat esleituz modulu bakoitzeko. Euskal Autonomi Erkidegoan, Urrutiko Lanbide Heziketako Zikloak eskaintzen dituen ikastetxea ULHI da, Urrutiko Lanbide Heziketako Institutua-Instituto de Formación Profesional a Distancia.
http://www.ulhi.hezkuntza.net/web/ulhi/

3. Prestakuntza Partziala:

Aurrez aurreko klaseen bidez egiten da, baina 2 ikasturte baino gehiagotan luzatzen da, ikasle bakoitzak nahi dituen moduluetan matrikula egin du eta. Modalitate honen matrikula ikasturte hasierarekin bat etortzen da.

 

10. Zer da dira Proba Libreak?

Teknikari eta goi-teknikari tituluak eskuratzeko proba libreak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxeetan egingo dira, baimenduta dituzten prestakuntza-zikloetan, eta beti ere, erregimen arruntean matrikulatutako ikasleak badituzte lehen nahiz bigarren mailan.

Prestakuntza-ziklo osoetan edo modulu profesional batzuetan eman ahalko da izena.Lantokiko prestakuntzako modulua prestakuntza-zikloko gainerako modulu profesionalak bukatu ondoren egin beharko da.

Ikasturte berean, ikasle batek ezingo du modulu berean izena presentziazko ikasle moduan eta titulua lortzeko probetan.

Agindu honetan araututako probetan izena ematen dutenei aplikagarri izango zaie indarreko legedian modulu profesionalen baliozkotzeari buruz ezarritakoa eta lantokiko prestakuntzako modulutik salbuesteari buruz ezarritakoa.

 

11. Zer da FCT-KO modulua?

Prestakuntza-ziklo guztiek izango dute Lantokiko Bertako Prestaketa modulu profesional bat, baina modulua ez da lana izango. Ez dute modulua egin beharrik izango, dagokien lanbide-ikasketei lotutako urte osoko lan esperientzia. Oro har, Lantokiko Bertako Prestaketa modulu profesionala egin ahal izateko lehenbizi Hezkuntza-zentroan egindako lanbide-modulu guztiak gainditu beharko dira. Lan modulu honek 360 ordu izango du.

 

12. Zer da Formakuntza Duala?

Programaren helburua da gazteei Lanbide Heziketako titulu bat lortzeko aukera ematea, ikastetxearen eta enpresaren artean partekatuta garatzen den ikaskuntza-prozesuaren bidez.

Programa honetan parte hartzen duten ikasleak aldi berean arituko dira, beraz, Lanbide Heziketako ikastegi batean heziketa-ziklo batean matrikulatuta egongo baitira eta enpresa batean, prestakuntza eta ikaskuntzarako lan-kontratu batean oinarritutako lan-harremanaren arabera. Programako ikasleek eskubide guztiak izango dituztela eta gizarte babeseko arloei dagokienez. Kontratua urtebeterako ezarri ahal izango da.

HOMOLOGAZIOAK ETA BALIOZKOTZEAK

Moduluen konbalidazioak ikasketa zentru bakoitzean eskatu beharko da eta kasu bakoitzaren arabekoa izango da.

  • Kredituen konbalidazioa Graduko ikasketetan

https://gestion-alumnos.ehu.es/pls/entrada/accw3020.htm

  • Moduluen konbalidazioa Heziketa Zikloko ikasketetan. Zeharkako moduluak.

https://ivac-eei.eus/upload/familias/editor/doc/22/esquema_convalidaciones_c.pdf

LANBIDE, PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIAK ETA LAN ESPERIENTZIAREN EGIAZTAPENA

1. Zer da Profesionaltasun Ziurtagiri bat?

Enplegurako garrantzia duen lan-jarduera bat garatzeko pertsona batek dituen gaitasun profesionalak ziurtatzen dituen agiri ofiziala. Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren kualifikazioei egiten die erreferentzia. Lan-merkatuen lanbide baterako eskatzen den prestakuntza zehazten du. Lehen, Bigarren eta Hirugarren Mailako Profesionaltasun Ziurtagiriak existitzen dira.

 

2. Zelan lor dezaket Profesionaltasun Ziurtagiri bat?

Profesionaltasun Ziurtagiriak 26 familia profesionaletan banaturik daude eta denak Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean batzen dira.

Profesionaltasun Ziurtagiriak bi modutan lor daitezke.

1. PRESTAKUNTZA IKASTAROAK EGINEZ:

  • Lanbidek baimendutako zentro edo ikastetxeetan ikastaroak eginez, Profesionaltasun Ziurtagiria osatzen duten prestakuntza-modulu guztiak gaindituz. Gainditu beharreko prestakuntza-moduluak, Profesionaltasun Ziurtagiri bakoitzaren laburpen fitxan ageri dira.
  • Ikastaro hauek Lanbidek – Euskal Enplegu Zerbitzua baimendutako zentroetan ematen dira non hauek Euskal Autonomi Erkidego osoan banaturik dauden, Bizkaian, Gipuzkoan eta Bizkaian. Profesionaltasun Ziurtagiri bakoiztean Ikastetxeak izeneko atalean, ikastaro hori emateko baimendutako ikastetxe guztiak aurki daitezke.
  • Lehen, Bigarren eta Hirugarren mailako Profesionaltasun Ziurtagiriak existitzen dira. Maila hauek, ikastaro hori egin ahal izateko beharrezko ditugun prestakuntza baldintzak adierazten dituzte.
  • Ikastaroen programazioa urte osoan zehar Lanbideren web gunean publikatzen da. Informazio guztia, Lanbideren weg orrialdean aurki daiteke, konkretuki Prestakuntza Atalean.
    http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/FR_BUSQUEDA_CURSOS?LG=E&ML=FORMEN1

2. LAN ESPERIENTZIA EGIAZTATUZ

  • Lan esperientzian edo/eta prestakuntza ez formalean lortutako gaitasun profesionalak egiaztatuz.
  • Lanbide Konpetentziak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurak hurrengo faseak biltzen ditu:

1. Aholkularitza: Onartutako guztiek egin behar dute fase hau.Aholkulariak lagunduko du dagokion lan esperientziaren eta/edo prestakuntzaren bitartez eskuratutako lanbide-konpetentziak identifikatzen eta Ebaluazio Batzordeari aurkezten.

2. Lanbide Konpetentzia Ebaluatzea: Ebaluazio fasean, hautagaien lanbide-konpetentzia egiaztatzen da.

3. Lanbide Konpetentzia egiaztatu eta erregistratzea: Ebaluazio-fasea gainditu ondoren, Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutuak dagokion lanbide-konpetentzia egiaztatu deneko konpetentzia-atal bakoitzaren egiaztapena igorriko du.
https://ivac-eei.eus/eu/ikasketa-egiaztatzea/