AURKEZPENA

CIFP Iurreta LHIIk 1978/79 ikasturtean hasi zuen prestakuntza-jarduera. Bere ibilbide luzean, ikasleen laneratzea eta etengabeko ikaskuntza erraztuko duen kalitatezko prestakuntza eskaintzera bideratu ditu ahaleginak, enplegagarritasuna bultzatuz eta gure inguruko behar sozioekonomikoei erantzunez eta aurrea hartuz.

Ibilbidean zehar, ikastetxea ikaskuntza-, baliabide- eta ekipamendu-metodologietan berrikuntzaren aldeko apustua egiten duen lanbide-heziketaren erreferente gisa finkatu da, baita (eta batez ere) ikaskuntzaren giza dimentsioagatik ere. Horretaz gain, euskara hutsezko eskaintza du.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuen eta Bizkaiko Lanbide Heziketa Publikoaren (Ikaslan Bizkaia) sarearen barruan dago ikastetxea. Horiekin batera, LH 5.0 Adimendunak izeneko ikastetxe integratuak sortuko dituen antolaketa-egitura berri bat ezartzeko prozesuan ere parte hartzen du.

Hasierako Prestakuntzaren barruan, CIFP Iurreta LHIIk hainbat familiatako heziketa-ziklo ugari eskaintzen ditu, baita Enplegurako Prestakuntzan eskaintza oso zabala ere.

Ongi etorri gure webgunera. Bertan, gure eskaintzari, proiektuei eta jarduerei buruzko informazioa eskuratzeaz gain, zure iradokizunak, ekarpenak eta beharrak azaltzea espero dugu, hobetzen lagunduko baitigute.

Amaitzeko, garrantzitsuena: gure ikastetxeari baliorik handiena ematen diona ez da bere ekipamendua, ezta bere teknologia, punta-puntakoak izanda ere, baizik eta berau osatzen duten pertsonak eta, bereziki, gure ikasleak.

Agur bat,
ESTHER ELEXGARAY CRUZ
IURRETA LHIIko ZUZENDARIA

Misioa

Pertsonak arlo profesionalean eta pertsonalean hezitzea, gizarteak eskatzen dituen beharrizan eta baloreetan.

Bisioa

Pertsona balekoak lan munduan inkorporatzea.

Gu, Iurreta LH zentroa gizartean baloratua izatea beharrei egokitutako zerbitzu onak eskeintzeagatik.

Balioak

  • TRANSPARENTZIA: Egiten dena denon eskura egotea.
  • GERTUTASUNA: Ikasleekin, familiekin, gurasoekin, erakundeekin, enpresekin…harreman zuzena izatea da, ikasleekin beharrak ulertzen saiatzeko eta pertsona moduan ikusteko.
  •  KONPROMISUA: Inplikazioa ikastetxearekin misioa betetzeko.
  • ERRESPETUA: Beste pertsonen ideiak eta beharrak kontutan hartu, zaindu eta ikuspuntu ezberdinak onartu.
  • KONFIDANTZA: Konfiatu ikastetxeko partaideen lana ondo egina dagoela eta baita bakoitzarena ere.
  • BERRIKUNTZA: Aldakeei aurre egin eta norbera prestatu. Arlo-berrietara egokitu (tekonologi, metodologia, edukiak,…).
  • BEZEROAREN ARRETA: Gure bezeroak, ikasleak, enpresak, langabetuak eta erakundeak direla kontutan izanik, berauek atenditu guri atendidua izatea gustatuko litzaiguekeen bezala.
  • TALDELANA /ELKARLANA: Eskola komunikateak norabide bera jarraitzea, denon iritzia errespetatuz, harremanak sendotuz eta taldearen erabakiak onartuz.
  • EUSKARA: Lanbide Heziketako zentru erreferentea euskaraz. Euskaraz bizi.