KUDEAKETA
POLITIKA

IURRETA LHII-ko  Zuzendaritzak gainerako pertsonekin batera, kalitatezko zerbitzuak eskaintzearen erantzule egiten da, baita ere, ingurumenaren babesa eta segurtasun eta osasun kalteak saihestearen erantzule ere.Hau egiteko baldintza legalak bete eta bi arloko kudeaketa sistema bat (Kalitatea eta Ingurugiroa) erabiliko du, honekin, etengabeko hobekuntza bermatzeko.

Konpromiso hau plan estrategiko eta kudeaketa prozesuetan oinarrituta egongo da:

  • Kalitatearen Kudeaketa eta Ingurumena sistema sendotu eta bikaintasunaren bidean eramaten gaituena zentroko helburuak betez.
  • Ekoizpen prozesuetatik eta enpresen errealitatetik hurbil dauden Ikasteko agertoki berriak arakatu eta inplantatu.
  • “Kontratazio eta erosketa berdea” irizpideak aplikatu , baita ere, energiaren  aurreztean eta eraginkortasunean, hau da, jasangarritasunaren bidean lan egin.
  • Ekoizpen ingurunearen beharrei erantzuteko, zaintza teknologikoa egiteko erremintak eta sistematika bat martxan jartzearen konpromesua.Honetaz gain, berrikuntza eta sormena bultzatzeko apostua egin.
  • Garapen profesionala eta gaitasunen hobetzea sustatu ezagutzaren  transferentzia sustatuz.
  • Emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko neurriak garatu genero-ikuspegia formakuntzan txertatuz benetako parekotasunerantz pausuak emanez.
  • Euskararen erabilera normalizatu, euskaraz zerbitzuak eskeiniz.

Ziurtagiriak

Zilarrezko Q – Kudeaketaren kalitateari Euskal Saria 2005

 AENOR ISO 9001:2015 ziurtagiria

BAI EUSKARARI ziurtagiria

EKOSKAN ziurtagiria

ISO 9001

Aspalditik, industria mundutik etorritako arau bat dugu ikastetxean (ISO 9001), berez akatsak saihesteko pentsatua (teknikoki: kalitatea ziurtatzeko).

Arau horrek, ikastetxean zeintzuk diren prozesu garrantzitsuenak erabakitzea eskatzen digu eta berauek kontrolpean eramateko betekizunak ere ematen dizkigu.

Bestalde, azkenaldian oso ohikoa da ikastetxeetako, zein edozein enpresetako kudeaketa bere prozesu nagusien bidez eramatea, prozesu horietariko bakoitza lan-talde batek eramanez (Prozesu bidezko Kudeaketa Sistema PKS, gazteleraz: S.G.P. : Sistema De Gestión por Procesos).

Lan-talde hauek kudeatzen dute dagokien prozesua (planifikatuz, betez eta ebaluatuz, gertatzen diren akatsak zuzenduz eta etengabeko hobekuntza aplikatuz.

EFQM

European Foundation for Quality Managemen

1989an Europako 14 enpresek enpresak kalitatez globalki kudeatzeko sortutako eredua.

Mamia: enpresa batek bere bezeroen beharrizan eta esperantzak, bere enplegatuenak, bere akziodunenak eta gizarte osoarenak enpresak berak dituen baliabideekin asebetetzeko darabilen gestio-sistematika da.

• Produktuak edo zerbitzuak jasotzen dituztenei, betekizunen arabera eskainiz. Kalitatea bezero/erabiltzaile/kontsumitzaileak definitu eta balioesten du.
• Enpresan lan egiten dutenei, Etengabeko Hobekuntzan parte hartu eta laguntzeko aukera eskainiz, sormena ekarpen. Kalitatea pertsonek egiten dute.
• Akziodunei, espero duten errentagarritasuna emanez. Kalitatea haien inbertsioei esker gertatzen da.
• Gizarteari oro har, ingurumena errespetatuz eta garapenean lagunduz. Kalitateak bizi-maila hobetzen du.