TKGUNE
ATLAS SUZIRIA

Euskoiker fundazioko BISKY Team taldearen eskaera, ATLAS izeneko suziriaren fabrikazioan karbono zuntzezko hodiekin fuselaje modularra egiteko. “Errez muntatzeko” sistema izan behar zuen, karbono zuntzezko pareta finadun hodi luzez egina, horiek lotzerakoan sortutako deformazioek eta karbono zuntzen mekanizazioak dakartzaten zailtasunekin.
POLIPASTOA

Marmar antzerki taldearen eskaera bat da, DMX seinalearen bidez kontrolatutako attrezzoa altxatzeko sistema bat sortuz, neurrira egindako diseinu bat antzokian ezartzeko. Sistemak, kontrol-mahaitik bidalitako eta aurretik programatutako seinale batzuk jasotzen ditu, monitorizatzeko eta eszenan atrezzoa erabat kontrolatzeko (Tartangako eskolaren lankidetzaz).
ESZENATOKIA

Markinako Oizpe Guraso Elkarteak DBH-ko ikasleek kurtso amaierako antzerkirako egitura baten eskaera.
KORREA EBAKITZAILEA

Zintak mozteko makina baten prototipoaren fabrikazioa, enpresak garatutako planoen arabera, prozesu manual bat automatizatuz eta aldez aurretik garatuta zuten diseinu batetik abiatuta. Proiektuak hainbat elementu komertzial eta mekanizatu beharreko pieza ugari ditu, egitura metaliko baten gainean kokatuta eta hiru zatitan desmuntatzen dena.
HANDBIKE

Proiektuak Galdakaoko Txirrindulari Elkarteak (GTE) proposatutako “Gela erronka” baten du jatorria: desgaitasun funtzionala duen ume batentzat pedaldun ibilgailu egokitua (Handbike) diseinatu eta fabrikatzea. Ibilgailu honek, alde batetik umearen adin eta mugikortasun zailtasunei erantzuna eman beharko zien eta, bestetik, umea hasi heinean “grow-up” sistemaren bitartez ibilgailua bera egokitzeko aukera eman beharko zuen.