AURREMATRIKULA ETA MATRIKULA

AURREMATRIKULA - MAIATZAREN 5ETIK 23RA ▽

Aurrematrikula aurrez-aurre edo telematikoki egin daiteke maiatzaren 5etik 23ra bitartean.

  • Aurrez-aurre egiteko:
    • Ikaslearen lehen aukera den ikastetxean egin behar da.
    • Hitzordua eskatzeko:
    • Eskolan bertan hitzordu gabe ere artatuko zaitugu, baina lehentasuna hitzordua dutenek izango dute.
    • Ekarri beharreko dokumentazioa:
      • Adinez nagusiak diren ikasleek: NANa.
      • Adinez txikiko ikasleek: beraien NANa, tutore legalaren NANa eta familia liburua.
      • 🔢 Ondorengo dokumentua aurretiaz bete dezakezu aurrematrikula prozesua azkarrago egiteko.
      • 2015/2016 ikasturtearen ondoren Euskal Autonomia Erkidegoan irakaskuntza ertainak egin dituzten ikasleek ez dute beren ikasketei buruzko dokumentaziorik aurkeztu behar. Gainerakoek jatorrizko dokumentazio akademikoa edo fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.
      • Desgaitasunentzako erreserba: Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako Departamentuak edo haren pareko organoak emandako ziurtagiria.
      • Goi-mailako edo errendimendu handiko kirolarientzako erreserba: izaera hori ematen dion adierazpen ofiziala.
    • ⚠️ Bertaratu ezin duen adin nagusiko ikaslegaiak, dokumentu hau bete beharko du hirugarren bati aurrematrikula egiteko baimena emateko.
  • Online Ikasgunearen bidez.
ONARTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA – UZTAILAREN 4AN ▽

Online kontsulta daiteke Ikasgunearen bidez.

ONARTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA – UZTAILAREN 11N ▽

Online kontsulta daiteke Ikasgunearen bidez.

MATRIKULAREN LEHEN FASEA - UZTAILAREN 11TIK 15EKO 14:00ETARA ▽

📅 Matrikula aurrez-aurre egin behar dute uztailaren 11tik uztailaren 15eko 14:00etara bitartean, behin-behineko zerrendan Onartuta bezala agertzen direnek.

  • Hitzordua eskatzeko:
    • 💻 Online esteka honen bidez.
    • ☎️ Telefonoz 944 66 88 00 zenbakian.
    • Eskolan bertan hitzordu gabe ere artatuko zaitugu, baina lehentasuna hitzordua dutenek izango dute.
  • Ekarri beharreko dokumentazioa:
    • Adinez nagusiak diren ikasleek: NANa.
    • Adinez txikiko ikasleek: beraien NANa eta tutore legalaren NANa.
      • Ezinbestekoa da gutxienez guraso bat bertaratzea.
      • Banandutako gurasoak dituztenek, etorriko ez den gurasoaren idatzizko baimena.
    • Karnet tamainako argazki bat (atzean izen-abizenak jarrita).
    • Eskola aseguruaren ordainketaren bankuko abonu/transferentziaren ziurtagiria (28 urtetik beherakoak bakarrik)
      • Sartu beharreko kopurua: 1,12 €
      • KUTXABANK: ES45-2095-0611-0091-0739-9049
      • Diru sarrera egitean ikaslearen izena eta bi abizenak
  • ⚠️ Bertaratu ezin duen adin nagusiko ikaslegaiak, dokumentu hau bete beharko du hirugarren bati matrikula egiteko baimena emateko.
  • ⚠️🚗Ikastetxera autoz etortzeko sarbidea itxita dago. Informazio gehiago hemen.
Top