HASIERAKO
HEZIKETA ZIKLOA
Informatika eta Komunikazioak
Mikroinformatika-sistemak, sistema periferikoak, datu komunikazioko sareak nahiz tresneria elektriko eta elektronikoa muntatu eta mantentzeko eragiketa osagarriak egitea. Beti ere adierazitako kalitatearekin lan eginez, segurtasunez eta ingurumena babestuz.
Titulazioak
• Informatika eta Komunikazioak espezialitateko oinarrizko lanbide titulua
• DBH graduatua
• 1. Mailako Profesionaltasun ziurtagiria (Kualifikazio Profesionaleko Katalogo Nazionala)
Beste ikasketa batzuetara sarbidea
Erdi Mailako Zikloak
Hizkuntza eredua
D
Lan munduko lanbide nagusiak
- Satelite bidezko telebistarako antena hartzaileen muntatzailearen laguntzailea.
- Tresneria telefonikoaren eta telegrafikoaren instalatzaile eta konpontzailearen laguntzailea.
- Komunikazio tresneria eta sistemen instalatzailearen laguntzailea.
- Telefono instalazioen instalatzaile eta konpontzailea.
- Sistema mikroinformatikoen muntatzailearen laguntzailea.
- Sistema informatikoen instalazio eta mantentze-lanetako laguntzailea.
- Sistema informatikoen instalatzailearen laguntzailea.
- Datuak transmititzeko sistemen instalatzaileren laguntzailea.
- Ekipo elektriko eta elektronikoen muntaketa langilea.
- Sistema elektriko eta elektronikoen mantentze-lanetako laguntzailea.
- Ekipo elektriko, elektroniko eta plaken egiaztatzaile eta doitzailea.
- Zirkuitu inprimatuko plaken osagai muntatzailea.
1. mailako moduluak | Iraupena |
---|---|
Datuak transmititzeko sareak instalatzea eta mantentzea | 231 |
Informatika sistemak eta osagaiak muntatzea eta mantentzea | 231 |
Konfiguratzeko eta ustiatzeko eragiketa osagarriak | 165 |
Zientzia aplikatuak I | 165 |
Komunikazioa eta gizartea I | 165 |
Tutoretza eta orientabidea I | 33 |
Ekipo elektriko eta elektronikoak | 240 |
2. mailako moduluak | Iraupena |
---|---|
Ekipo elektriko eta elektronikoak | 240 |
Sistema mikroinformatikoetan sistema eragileak instalatzea eta konfiguratzea | 120 |
Zientzia aplikatuak II | 144 |
Komunikazioa eta gizartea II | 168 |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | 53 |
Tutoretza eta orientabidea II | 25 |
Lantokiko prestakuntza | 260 |
Eskolan egin daitekeen ibilbide akademikoa:
