EUSKELEC txapelketa Bilbon 559 365 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

EUSKELEC txapelketa Bilbon

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Teknologia eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak hainbat taldekiderekin batera Tknikan sortutako auto elektrikoa aurkeztu dute Bilbon izango den Euskelec txapelketan parte hartzeko.

Bizkaiko hiriburuak Euskelec txapelketaren azken fasea hartuko du Itsas Museoaren aurrean prestatutako zirkuitu batean, Lanbide Heziketako ikasleek egindako auto elektrikoekin. Txapelketak bi fase ditu: bata teknikoa eta sortzailea, proiektuaren memoria barne hartzen duena, eta bestea dinamikoa, ibilgailuaren prestazioak eta ezaugarriak ebaluatzen dituena. Ibilgailuen proba dinamikoak eta erresistentziakoak egingo dira. Bertan ikusi ahal izango da ikastetxeek ikasturtean zehar egindako lanaren emaitza.

Informazioa eta argazkia DEIA-tik ateratakoa (Aitziber Antxustegi)