STARTinnova ekintzailetzako estatu-proiektua 1024 789 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

STARTinnova ekintzailetzako estatu-proiektua

CIFP

Iurreta LHII-ko Administrazio eta Finantzetako ikasleek STARTInnova enpresa-ekintzailetzako estatuko programan parte hartu dute ikasturte honetan zehar hainbat enpresa-proiektu aurkeztuz. Edizio honetan, 120 ikastetxetako 2.500 ikaslek izena eman dute gazteen artean espiritu ekintzailea sustatzeko helburuarekin.
Lehiaketa horretan ikus-entzunezko edukiek eta e-learning dinamikek izan dute protagonismo berezia, ikastetxeak bultzatutako estrategia digitalaren ildotik.
Helburua negozio-ideia bat abian jartzea da, e-learning prestakuntzaren eta enpresa-errealitatearekiko harremanaren bidez. Ekimen horrekin, ikasleek urratsez urrats ikasten dute negozio-ideia bilatzen, merkatuan baliozkotzen, negozio-eredu errentagarri bat definitzen, etorkizuneko estrategia bat taxutzen eta modu seguruan abiarazten. Horrela, ekintzaileen esperientziak lehen pertsonan ezagutu ahal izan dute, ikasleek esku hartzeko aukera izan duten hitzaldi digitalei esker.