Berriak

Zinema Ikusezina 2022 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Zinema Ikusezina 2022

Gure ikastetxean “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia urriko 1. aste osoan zehar ospatu genuen. 5 saio ikusi genituen ikasle eta irakasleok.
Zinema ikusezinarekin elkarlanean diharduten laguntzaile kubatarrek gure ikastetxea bisitatu zuten euren esperientzia ikasleen artean partekatuz. KCD-ONGD-ri eskerrak eman nahi dizkiogu eta zoriondu ere egiten ari den lan bikainagaitik.

“Ekonomia eta Zergak” Programa 1024 472 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

“Ekonomia eta Zergak” Programa

Eusko Jaurlaritza – Gobierno Vasco eta Foru Aldundiek antolaturiko Ekonomia eta Zergak Programari buruzko formakuntza jaso dute Administrazio Kudeaketako ikasleek.

Ikasenpresa proiektuak 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Ikasenpresa proiektuak

Iurreta LHIko ikasleak ikasenpresako proiektuak lantzen. Proiektuak jada martxan dauzkate.

Erronka, LAP 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Erronka, LAP

“Telekomunikazio-Instalazioak” zikloko ikasleek Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko erronka burutu dute. Laneko Prestakuntza eta Orientabide Sailak sortu du erronka, prebentzio-kultura sustatzeko eta etorkizuneko langileak jokabide seguruak eta osasungarriak hartzearen garrantziaz sentsibilizatzeko.

Sizilian, Ikaslan Bizkaiarekin 646 462 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Sizilian, Ikaslan Bizkaiarekin

Durangaldeko Ikaslan Bizkaiko ordezkariek Sizilian izan dira Erasmus+ programaren Italiako Lanbide Heziketa ezagutzen.
Durangaldeko Lanbide Heziketako profesionalen ordezkaritza Ikaslan Bizkaiarekin Sizilian izan da Lanbide Heziketako Erasmus+ arloko azken berrikuntzak ezagutzeko.
Argazkian Italiara joan diren partaideak: Asier Puente de Kirolene, Lidia García de Ikaslan Bizkaia, Marian Berrocal CIFP Zornotza LHII eta Ikaslan Bizkaikoa, Esther Elexgaray CIFP Iurreta LHIIkoa, Idoia Atxaga CIFP Zornotza LHIIkoa eta Ritxar Alberdi CIFP Bidebieta LHIIkoa.

Futura eta Endo-Fap Italiako Sizilia eskualdeko LH-ko ikastetxeek ateak ireki dizkiete Ikaslan Bizkaiko ikastetxeetako zuzendarieri eta elkarteko ordezkariei hilaren 25az geroztik. Nazioartekotze-jarduera hori 1. Ekintza Giltzarriari (pertsonen hezkuntza-mugikortasuna) buruzko Erasmus+ programako proiektuen barne dago.

Zerbitzu berriak sortzea da helburua. Partehartzaileek Futura–Istruzione eta Formazione Professionale enpresen egoitza bisitatu zuten, bertan, Filippo Cirinesi zuzendariak eta Giovanni Vultaggio aholkulariak ikastetxearen misioa eta Lanbide Heziketak Italiako hezkuntza-sisteman duen balioa partekatu zituzten. Palermon Salvatore Iacono zuzendariaren eskutik Endo-Fap–Ente Nazionale Don Orione zentroa ezagutu zuten ere. Irakasleek ikastetxeko metodologia didaktikoak aurkeztu zituzten, ikasleen zeharkako konpetentzien garapena azpimarratuz, eta, adibide gisa, jatetxe-arloko edo marketineko zikloetako ikasleek egindako ekitaldi bat eskeini zieten.

Europar Batasunak diruz lagundutako Erasmus+ programaren barruko nazioartekotze-jardunaldiekin, Ikaslan Bizkaiko zuzendaritzek eta langileek Italiako Lanbide Heziketako sistemaren berezitasunak eta jardunbide egokiak ezagutzeko aukera izan zuten.

Ekintzailetasuna, DEMA 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Ekintzailetasuna, DEMA

2.mailako ikasleek ekintzailetasunari buruzko hitzaldia izan dute. DEMA -tik Jone Txurruka eta ekintzaileak Lucia Bonilla, Maitane Aurrekoetxea eta Mikel Pikaza izan dira beraien esperientziaren berri ematen.

Europe Direct Bizkaia 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Europe Direct Bizkaia

Europe Direct Bizkaia-ko kideak izan ditugu ikastetxean Administraritzako ikasleekin Europa eta bertako erakundeak ezagutu ditzaten.

Txirula Musik bisitatzen 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Txirula Musik bisitatzen

Mantentze Lan-Elektronikoko ikasleak Txirula Musik bisitatu dute. Ikasleek erronka burutzeko behar duten informazio eta aholkuak jaso dituzte. Eskerrik asko Txirula Musik !

Sareko Liburutegiak GJHekin 768 1024 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Sareko Liburutegiak GJHekin

Eskerrik asko Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzu eta Iurretako Herri Bibliotekari “Sareko Liburutegiak GJHekin” jardunaldietarako gonbidapena luzatzeagatik. Alicia Sellés Carot (FESABID-eko lehendakariak) dinamizatu zuen tailerra.

“Bilera eraginkorrak sortzen” Formakuntza. 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

“Bilera eraginkorrak sortzen” Formakuntza.

Manahmana Skoop -k kudeatutako “Bilera eraginkorrak sortzen” ikastaroan parte hartuko dugu datozen asteetan Iurreta Lanbide Heziketako hainbat irakaslek.

Top