Erronka. Emergentzia sarearen instalakuntza 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Erronka. Emergentzia sarearen instalakuntza

Telekomunikazio zikloen arteko Erronka bateratua: Ikastetxeen arteko emergentzia sarearen inplemenmtazioa martxan.

Iurretako Lanbide Heziketako eta Galdakaoko Andra Mari Lanbide Heziketako ikasleak, erronka bateratuaren barruan, bi ikastetxeen arteko emergentzia sarea martxan jartzen dabiltza. Horretarako, pasa den astean bideokonferentzia bidez, bi ikastetxeetako ikasleak lehen planteamendua burutu berri dute.

Erronkaren gakoa, hondamendi natural edo komunikazio-bideen matxura hipotetiko larri bati aurre egiteko, emergentzi sarea instalatzea da. Horrela ba, datorren urriaren 21an, ikastetxe bietako ikasleek, hari-gabeko teknologia aurreratuak erabiliz sare hau martxan jarriko dute.

Konexioa hiru puntotara egingo da, Oiz mendia erdi-puntu bezala erabiliz. Horrela ba, Oiz mendian, %100 autonomoa den irrati nodoa inplementatu beharra izango dute ikasleek, emergentzia kasuan bi ikastetxeen arteko konexioa ahalbidetzeko.