Zaintza zainduz 1024 1024 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Zaintza zainduz

Antzerkiaren balio pedagogikoa erabiliz, Iurgi Etxebarria aktorearen eskutik, 2 orduko hiru saio erabili dituzte urrian zehar Arretako 2. mailako ikasleek.
Pertsonekin lan egiten duten ofizioek(zaintza gure kasuan)aldi oro, emozioekin topo egiten dute eta emozioen kudeaketan, momentu zailetan, norberak bizitakoa da, pertsonok lehenesten dugun jakintza.
Antzerkiak, fikzioa den mundu baten, emozioen bizipenak taularatzen ditu eta pertsona desberdinok egoera berdinean izan ditzakegun jokamoldeak edota rolak ikertzeko aukera ematen du.
Antzerkia tresna moduan hartuta 1. mailan egindako lan praktiken inguruan hausnarketa egin dute ikasleek.