Monthly Archives :

May 2021

3D inprimaketa kalitatea neurtzen 800 600 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

3D inprimaketa kalitatea neurtzen

3D Ultimaker Connect+ inprimagailuan egindako hainbat lagin. Akabera eta denborak neurtu dira balorazioak egiteko eta kalitatea neurtzeko.

Elektronika mintegiko gune berria 936 513 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Elektronika mintegiko gune berria

Elektronika mintegia berriztuko da goitik behera. 2021/22 ikasturtean ikasleek gune berria prest izango dute.

EUSKELEC txapelketa Bilbon 559 365 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

EUSKELEC txapelketa Bilbon

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Teknologia eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak hainbat taldekiderekin batera Tknikan sortutako auto elektrikoa aurkeztu dute Bilbon izango den Euskelec txapelketan parte hartzeko.

Bizkaiko hiriburuak Euskelec txapelketaren azken fasea hartuko du Itsas Museoaren aurrean prestatutako zirkuitu batean, Lanbide Heziketako ikasleek egindako auto elektrikoekin. Txapelketak bi fase ditu: bata teknikoa eta sortzailea, proiektuaren memoria barne hartzen duena, eta bestea dinamikoa, ibilgailuaren prestazioak eta ezaugarriak ebaluatzen dituena. Ibilgailuen proba dinamikoak eta erresistentziakoak egingo dira. Bertan ikusi ahal izango da ikastetxeek ikasturtean zehar egindako lanaren emaitza.

Informazioa eta argazkia DEIA-tik ateratakoa (Aitziber Antxustegi)

Talde lana 1024 1024 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Talde lana

Administraritza taldeko ikasleak Maria eta Marta Euskelec autoa margotzen. Lan taldean urrunago joan gaitezke!

Lanbideko profesionaltasun ziurtagirien banaketa 1024 647 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Lanbideko profesionaltasun ziurtagirien banaketa

Ibilgailuen elektromekanika mantentzeko eragiketa ikastaroa lortzeko azarotik martxora bitartean aritu dira ikasleak. Ikastetxean bertan jaso dituzte Lanbideko ziurtagiriak. ZORIONAK guztieri !!

Ikastetxean grabazioak 636 431 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Ikastetxean grabazioak

DOT-eko Iker ikastetxean egon da spot berrirako grabazioak egiten.

STARTinnova ekintzailetzako estatu-proiektua 1024 789 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

STARTinnova ekintzailetzako estatu-proiektua

CIFP

Iurreta LHII-ko Administrazio eta Finantzetako ikasleek STARTInnova enpresa-ekintzailetzako estatuko programan parte hartu dute ikasturte honetan zehar hainbat enpresa-proiektu aurkeztuz. Edizio honetan, 120 ikastetxetako 2.500 ikaslek izena eman dute gazteen artean espiritu ekintzailea sustatzeko helburuarekin.
Lehiaketa horretan ikus-entzunezko edukiek eta e-learning dinamikek izan dute protagonismo berezia, ikastetxeak bultzatutako estrategia digitalaren ildotik.
Helburua negozio-ideia bat abian jartzea da, e-learning prestakuntzaren eta enpresa-errealitatearekiko harremanaren bidez. Ekimen horrekin, ikasleek urratsez urrats ikasten dute negozio-ideia bilatzen, merkatuan baliozkotzen, negozio-eredu errentagarri bat definitzen, etorkizuneko estrategia bat taxutzen eta modu seguruan abiarazten. Horrela, ekintzaileen esperientziak lehen pertsonan ezagutu ahal izan dute, ikasleek esku hartzeko aukera izan duten hitzaldi digitalei esker.

CO2 neurgailua DEE-AED elkarteari 1024 751 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

CO2 neurgailua DEE-AED elkarteari

Iurreta LHIn diseinatu eta sortutako CO2 neurgailua Durangaldeko Enpresarien Elkarteari DEE-AED oparitu zaio. Air Quality Meter model 10 (AQM10) delakoaren osagaiak, sentsoreak, plaken diseinua eta fabrikazioa, kontrolagailua, LEDak… Iurretan, Suitzan eta Txinan egindakoak dira.

Euskelec aurkezpen ofiziala 1024 1024 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Euskelec aurkezpen ofiziala

Euskelec proiektuko aurkezpen ofiziala egin dute gure ikasleek AIC Automotive Center, Zornotzan. Epaimahaiek zorionak eman dizkiete egindako lanagatik. autoaren prototipo txikia ere sortu dute.

Euskelec aurkezpena ikastetxean 1024 1024 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Euskelec aurkezpena ikastetxean

Euskelec lehiaketarako aurkezpena egin dute ziklo ezberdinetako ikasleek ikastetxeko Areto Nagusian.

Top