Eman bizitza!
Odol emaileen autobusa gure ikastetxean. Euskadiko Odol emaileak antolatuta.
Ikasleek produktu berriak sortu dituzte bigarren bizitza emanez plastiko birziklatuari.
Administraritzako ikasleak taller birtualean kotxeak margotzen eta konpontzen aritu dira.
Iurreta Lanbide Heziketak “Durangaldean bizikletaz mugitzea sustatzeko” Orbea-ren eta Durangaldeko Mankomunitatearen arteko lankidetza hitzarmenean parte hartu du. Aldez aurretik “Cycle Friendly Employer” ziurtagiri-proiektuarekin bat egin behar izan du i-bikeak probatzeko.
Ikastetxeko irakasleek eta langileek 15 egunetan zehar bizikleta elektrikoak probatzeko aukera izango dute mugikortasun iraunkorraren alde eginez.
Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak mugikortasun jasangarria sustatzen dihardu. Bizikleta bidezko mugikortasuna ezinbesteko aukera eta erronka baita klima-aldaketaren aurkako borrokan.
Ikastetxeak eskerrak eman nahi dizkie ORBEAri eta ABUS Cycling enpresari bizikletak eta segurtasun-ekipamendua uzteagatik.
Precious Plastic ezagutzen duzu? Gure ikastetxeko ikasleek bigarren bizitza ematen diote hondakin plastikoeri berrerabileraren bitartez.
Erasmus+ KA2 proiektuen aurkezpena Iurreta LHI ikastetxean. KA2 proiektuen artean “Learning through Gameplaying” gure ikastetxeak parte hartzen duen proiektua ikusgai izan genuen.
Euskelec 5. edizioko lehenengo formakuntza saioa ikastetxeko Areto Nagusian. Ikasle eta irakasleak streaming bidez konektatu ziren.
Eraikuntza adimentsu eta jasangarrien alorreko jardunaldia Tknikan. Etorkizunean mendekotasunak dauzkaten pertsonei etxebizitzetan egokitasunak emateko formakuntza saioa.
Giza Zerbitzuetako 2. mailako ikasleak Durangoko Geube aisialdiko eta denbora libreko elkartea bisitatu zuten.
Abenduaren 3a ospatzeko Ander Txakartegik Iurreta LHII-ko irakasleak hitzaldia eskeini zuen eta Elektronikako ikasleek musikarekin girotu zuten eguna. Iurretako Udalaren eskutik jasotako diru-laguntza Aspanovas elkarteari dohaintza egin zitzaion.