Bizikletaren eta mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua 640 480 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Bizikletaren eta mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua

Iurreta Lanbide Heziketak “Durangaldean bizikletaz mugitzea sustatzeko” Orbea-ren eta Durangaldeko Mankomunitatearen arteko lankidetza hitzarmenean parte hartu du. Aldez aurretik “Cycle Friendly Employer” ziurtagiri-proiektuarekin bat egin behar izan du i-bikeak probatzeko.

Ikastetxeko irakasleek eta langileek 15 egunetan zehar bizikleta elektrikoak probatzeko aukera izango dute mugikortasun iraunkorraren alde eginez.
Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak mugikortasun jasangarria sustatzen dihardu. Bizikleta bidezko mugikortasuna ezinbesteko aukera eta erronka baita klima-aldaketaren aurkako borrokan.

Ikastetxeak eskerrak eman nahi dizkie ORBEAri eta ABUS Cycling enpresari bizikletak eta segurtasun-ekipamendua uzteagatik.