Gaursa bisita
Gaursa Iurretako instalazioak ikustera joan dira Automozio Goi Mailako 2. mailako ikasleak
Gaursa Iurretako instalazioak ikustera joan dira Automozio Goi Mailako 2. mailako ikasleak
Lanbide Heziketa oraina hobetzeko eta etorkizuna sortzeko herraminta. Etorkizunari begira egin beharreko galdera ez da horrenbeste “zer gertatuko den” baizik eta “zer egingo dugun”.
Eraldaketa digitalaren oinarriak, ibilbidea eta helburuak gaurko saioan, Tabakaleran, Donostian.
Global Partnerships for Vocational Skills. Agenda 2022 Forum.
Telekomunikazioko ikasleak Bilboko EITB egoitzara bisita. Telebistako pantailatik haratago, telebistaren mundua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Euskadi Irratiko zuzeneko programa bat nola egiten, Gaur Egun eta Teleberri-ko platoak bisitatu eta erredakzioa eta produkzio instalakuntzak ikusi dituzte.
Bereiker enpresako teknikariak etorri dira MIR errobot eta errobot kolaboratiboei buruz formazioa ematera.
Produkzioaren Programazioa, Mantentze-Lan Elektronikoa eta Industria-Mantentzearen Digitalizazioa masterreko ikasleak eta irakasleak egon dira alde teorikoa eta praktikoa lantzen.
Galdakaoko Andra Mari eta Iurretako Lanbide Heziketako ikasleak elkar lanean, Oiz mendian emergentzia-sareko komunikazio-nodoa instalatzen.
Ikastetxe biak komunikatuko dituen emergentzi-sarea instalatzea izan da proiektu honen helburu nagusia. Sare horri esker hondamendi bat gertatuz gero edota ohiko komunikabideek huts egingo balute, ikastetxe biek komunikazioan jarraitu ahalko izango lukete.
5G-ko bandan lan egiten duten lau antena instalatu dira, horietariko bat Iurretako ikastetxeko telekomunikazio dorrean kokatuta dago. Konexioa hiru puntotara egin da Oiz mendia erdiko-puntu bezala erabiliz.
FOL-eko ikasleek lan arriskuen prebentzioko erronka bukatzeko lehen Sorospen tailer praktikoa egin dute ikastetxean Bilboko Larrialdi zentruko teknikariekin batera.
Ibilgailu elektrikoeri buruzko hitzaldia ikastetxean. Gorka Zuñigaren eskutik, gure ikasle ohia eta Gaursako langilea.
Aldaketaren bultzatzaileen bilera giro ederrean izan zen Armeria Eskolan.
Antzerkiaren balio pedagogikoa erabiliz, Iurgi Etxebarria aktorearen eskutik, 2 orduko hiru saio erabili dituzte urrian zehar Arretako 2. mailako ikasleek.
Pertsonekin lan egiten duten ofizioek(zaintza gure kasuan)aldi oro, emozioekin topo egiten dute eta emozioen kudeaketan, momentu zailetan, norberak bizitakoa da, pertsonok lehenesten dugun jakintza.
Antzerkiak, fikzioa den mundu baten, emozioen bizipenak taularatzen ditu eta pertsona desberdinok egoera berdinean izan ditzakegun jokamoldeak edota rolak ikertzeko aukera ematen du.
Antzerkia tresna moduan hartuta 1. mailan egindako lan praktiken inguruan hausnarketa egin dute ikasleek.
Telekomunikazio zikloen arteko Erronka bateratua: Ikastetxeen arteko emergentzia sarearen inplemenmtazioa martxan.
Iurretako Lanbide Heziketako eta Galdakaoko Andra Mari Lanbide Heziketako ikasleak, erronka bateratuaren barruan, bi ikastetxeen arteko emergentzia sarea martxan jartzen dabiltza. Horretarako, pasa den astean bideokonferentzia bidez, bi ikastetxeetako ikasleak lehen planteamendua burutu berri dute.
Erronkaren gakoa, hondamendi natural edo komunikazio-bideen matxura hipotetiko larri bati aurre egiteko, emergentzi sarea instalatzea da. Horrela ba, datorren urriaren 21an, ikastetxe bietako ikasleek, hari-gabeko teknologia aurreratuak erabiliz sare hau martxan jarriko dute.
Konexioa hiru puntotara egingo da, Oiz mendia erdi-puntu bezala erabiliz. Horrela ba, Oiz mendian, %100 autonomoa den irrati nodoa inplementatu beharra izango dute ikasleek, emergentzia kasuan bi ikastetxeen arteko konexioa ahalbidetzeko.