Emergentzia Sarea 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Emergentzia Sarea

Galdakaoko Andra Mari eta Iurretako Lanbide Heziketako ikasleak elkar lanean, Oiz mendian emergentzia-sareko komunikazio-nodoa instalatzen.

Ikastetxe biak komunikatuko dituen emergentzi-sarea instalatzea izan da proiektu honen helburu nagusia. Sare horri esker hondamendi bat gertatuz gero edota ohiko komunikabideek huts egingo balute, ikastetxe biek komunikazioan jarraitu ahalko izango lukete.

5G-ko bandan lan egiten duten lau antena instalatu dira, horietariko bat Iurretako ikastetxeko telekomunikazio dorrean kokatuta dago. Konexioa hiru puntotara egin da Oiz mendia erdiko-puntu bezala erabiliz.