Orbea
Automozioko 1. mailako ikasleak Orbea bisitatu dute.
Iñaki Pérez García Simon enpresako langileak Ibilgailu elektrikoen kargadoreen funtzionamenduari buruz eman die hitzaldia Automozio eta elektromekanikoko ikasleei.
DEK – Durangaldea Enpresa Ekimena Errota Kultur Etxean aurkeztu da erakunde sustatzaile guztien presentziarekin, Jorge Arevalo Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordearekin eta Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputatuarekin.
Jardunaldia, DEKen esparruan lan egiteko konpromisoa hartu duten enpresen proiektuarekin bat egiteko sinadurarekin itxi da: GESTAMP, ONA, Lantegi Batuak, Cafés Baque, Orbea, We Are Clickers, Ozasan, ADDILAN eta Betsaide. DEKek berrikuntza, talentua eta jasangarritasuna eskualdean garapen ekonomikoa bultzatzeko ardatz nagusiak izango ditu.
Albistea ikusi.
Gabonei ongi etorria eman diegu Iurreta LHII ikastetxean garbitzaileek egindako arbola esanguratsuarekin: zaborretik edertasun birziklatua. Milesker!
Euskaraldi bete-betean, Telekomunikazio zikloko ikasleak Euskera Egunaren digitalizazio prozezuan murgildurik dabiltza jo eta su. Euskera eta kulturari bultzada txiki bat emate aldera lehenengo proiektua abian da jada: Raspberry Pi teknologian oinarritutako RDS Irratia. Kostu eta Kontsumo txikiko teknologia honen bidez, ikastetxeko eraikin ezberdinetan FM-ko emisio puntuak inplementatu dira eta horien bidez egun osoan zehar euskarazko kantuak eten gabe emititzen dihardute. Irrati-emisioa, RDS teknologia digitalaren bitartez “IURRETA” etiketarekin identifikatzen da. Euskarazko musika ona entzun nahi baduzue, ikastetxe eremuan zuen irratia 107.0 frekuentzian sintonizatu eta disfrutatu!
Azaroak 25. Emakumeen aurkako indarkeriari EZ. Ikasleek bideoak ikusi, murala landu eta manifestaziora eramateko aldarrikapenak kartulinetan idatzi zituzten. Gero eta garrantzitsuagoa den aldarrikapen egun horretan pozgarria da gure gazteriak duen inplikazioa eta gizartea eraldatzeko gogo eta indarra erakustea. Aupa zuek!
Argi berdea DEK (Durangaldea Enpresa Ekimenarentzat). Eskualdeko ekonomia sustatzeko erakunde berria. Proiektua Durangaldeko Mankomunitateak, Durangaldeko Enpresen Elkarteak, Amorebieta-Etxanoko Udalak, IURRETA LHIIk, ZORNOTZA LHIIk, Durangoko Maristak eta Azterlan Fundazioak sustatu dute Durangaldea Enpresa Ekimena abenduaren 2an aurkeztuko da jendaurrean Abadiñon, Errota Kultur Etxean (10:00etan), egingo den ekitaldian.
Durangon, 2022ko azaroaren 23an. DEK errealitatea da dagoeneko. Eskualdeko ekonomia sustatzeko erakunde berriak abian jartzeko azken pausoa eman du erakundearen erregistro publikoarekin.
Lanbide Heziketa eta Enpresa ekitaldian, Euskalduna Jauregian, DUALeko ikasleen diplomak eta instruktore eta enpresa sariak banatu dira.
1. mailako ikasle guztiek euskelec ezagutzeko edota proiektuan apuntatzeko bilera orokorra antolatu da Areto Nagusian.
Administraritza Erdi Mailako ikasleek “Enpresa ikasgelan” moduluan precius plastic proiektuan egindako Braimstormina.