RDS Irratia, 107.0 FM 1024 808 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

RDS Irratia, 107.0 FM

Euskaraldi bete-betean, Telekomunikazio zikloko ikasleak Euskera Egunaren digitalizazio prozezuan murgildurik dabiltza jo eta su. Euskera eta kulturari bultzada txiki bat emate aldera lehenengo proiektua abian da jada: Raspberry Pi teknologian oinarritutako RDS Irratia. Kostu eta Kontsumo txikiko teknologia honen bidez, ikastetxeko eraikin ezberdinetan FM-ko emisio puntuak inplementatu dira eta horien bidez egun osoan zehar euskarazko kantuak eten gabe emititzen dihardute. Irrati-emisioa, RDS teknologia digitalaren bitartez “IURRETA” etiketarekin identifikatzen da. Euskarazko musika ona entzun nahi baduzue, ikastetxe eremuan zuen irratia 107.0 frekuentzian sintonizatu eta disfrutatu!