Mooteu Euskadi 2023
Mooteu Euskadi 2023. Moodle erabiltzaileen topaketa. Tabakalera, Donostia. Lankideengandik ikasten. Eraldaketa digitalak ez dezala inorentzat desabantailarik eragin.
Mooteu Euskadi 2023. Moodle erabiltzaileen topaketa. Tabakalera, Donostia. Lankideengandik ikasten. Eraldaketa digitalak ez dezala inorentzat desabantailarik eragin.
Aitor Gisasolak, Manahmanako partaideak, eman zuen “Proiektuak Kudeatzen” 1. saioko irakasleen formakuntza.
Administraritzako ikasleek Iurretako Suhiltzaileen parkera irteera egin zuten. Gertutasunaz gain egunero gertatzen diren larrialdien azalpen zehatzak eman zizkiguten. Eskerrik asko emandako arretagatik! Asko ikasi dugu.
Fundación Cuidados Dignos erakundeak hitzaldi bat eman zuen Martxoak 29an Arreta zikloko 1. mailako ikasleentzat Juan Carlos Martín Quicios psikologoaren eskutik.
Libera-Care Araua (loturarik gabeko arreta) azaldu zuen. Ospitaletan eta egoitzetan zabaltzen ari den arau berria da, lotura fisiko eta kimikoak baztertzeko eguneroko jardueretan.
Jakinmin handia sortu zuen ikasleen artean eta galdera asko egin zituzten gaiaren inguruan.
Fabrikazio Mekanikoko irakasleak BERKOA enpresan IKASMAK 5.1 makina berriaren formakuntzan izan dira.
Abadiño BHI, Orobiogoitia eta Fray Juan de Zumarragako ikasleak ate irekietan parte hartu zuten.
MakerMade Interneteko software eta hardware librea duen gailua martxan daukagu ikastetxean. Laser, fresadora zein tintarekin lan egin daiteke. Fabrikazio mekanikoko irakasleek, Kepak eta Josebak, erronka ezberdinak dituzte eskuartean.
11 enpresa berri batu dira LANDUE proiektura 2023an. Durangaldeko Mankomunitateak eskualdeko Lanbide Heziketako erakunde, enpresa eta zentroak bildu ditu ostiral honetan Durangoko Elkartegian.
LANDUEren helburua, eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera bultzatzea eta Durangaldean euskaraz lan egiten laguntzea da. Ikusi iragarkia
Orobiogoitiako batxilergoko ikasleak Iurreta LHII elektronikako laborategian izan dira CO2 neurgailuak muntatzen euren ikastetxerako. Zorionak! zuen lan bikainagatik.