Berriak

Aitor Francesena euskararen egunerako gonbidatuta. 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Aitor Francesena euskararen egunerako gonbidatuta.

Euskararen eguna ospatzeko Aitor Francesena, surflaria, izan da gure ikastetxean. Mila esker Aitor zure hitz goxoengatik. Zuk diozun bezala Sakrifizioa, Gainditzea eta Gogobetetzea izango ditugu kontuan hemendik aurrera. ikasleek Aitorrekin argazkiak ateratzeko aukera izan dute.

Bai Euskarari Zerbitzua eta Lana 700 400 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Bai Euskarari Zerbitzua eta Lana

Euskara gure lehenengo hitza. Bai euskarari zerbitzua eta lana zigilua berriztu dugu.

Automozioko ikasleak eta Begira&Begira 960 720 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Automozioko ikasleak eta Begira&Begira

Automozioko ikasleek Begira&Begira enpresako Iker Heras eta Iokin Irastorzaren eskutik automozioko tresneria bereziaren erabilerari buruzko hitzaldia izan dute.

Elektronikako ikasleak Wearables 960 720 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Elektronikako ikasleak Wearables

Mantentze-lan elektronikoa taldeko 1.mailako ikasleak BIC Bizkaian antolatutako Wearables eta ekintzailetasuna sustatzeko jardunaldietan. Argazkian GOGOA enpresak egindako belaunerako exoeskeletoa.

Lan Prestakuntzako sari banaketa, Euskalduna Jauregia, BIlbao. 960 720 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Lan Prestakuntzako sari banaketa, Euskalduna Jauregia, BIlbao.

Enpresa eta Lanbide Heziketa Ekitaldia Euskalduna Jauregian Confebask-en eskutik. Saritutako enpresak eta tutoreak.
Euskalduna Bilbao Jauregian izandako Lan Prestakuntzako sari banaketa. Zaldibarko CMZ enpresari Bizkaiako enpresarik onenari saria eman diote.

Da! Durangoko Liburu eta Disko Azoka 2019. 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Da! Durangoko Liburu eta Disko Azoka 2019.

Euskal Liburu eta Disko Azokan izan dira gure ikasleak.
Durangoko lehenengo euskal liburu eta disko azoka 1965ean egin zen, Andra Mariko elizpean. Abenduan ez ezik, zemendiaren 1ean ere bai, Domu Santu egunez. Sortu berri zen Gerediaga Elkarteak antolatu zituen ekitaldien artean lehenengoetarikoa izan zen. Azoka hark helburu nagusi eta argia zuen: Euskal Herriko liburugintza eta diskogintzaren ekoizpena ezagutzera ematea.

Osakidetzako materiala 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Osakidetzako materiala

Osakidetzaren eskutik GIB/HIESaren, sexu-transmisiozko infekzioen eta nahi gabeko haurdunaldien prebentziorako ikastetxera heldutako materiala.

“Alkarregaz eraikiz” jardunaldia 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

“Alkarregaz eraikiz” jardunaldia

Iurreta Lanbide Heziketa Ikastetxe Integratuan (LHII) “Alkarregaz eraikiz” jardunaldia antolatu da, Durangaldeko Behargintza Durangoko Merindadearen Mankomunitatearen eskutik.
Gardabera enpresak zuzenduta, Lan-saioa Open Space teknikaren bidez, eskualdeko prestakuntza-zentro, elkarte, enpresa eta udaletako 50 bat eragileren artean hausnarketa partekatua eta sinergiak sortzea bultzatu nahi izan dira.
Helburua egungo egoeraren diagnostiko partekatua egitea, eta eskualdean laneratzea hobetzea ahalbidetuko duten balizko lan ildoak zehaztea izan da. Durangaldean prestakuntzaren eta enpleguaren arloan egunez egun lan egiten duten eragileen arteko topagune eta lankidetza egonkorragoa sortzeko lehen urratsa da ekimen hau. Ildo horretan, Mireia Elkoroiribe Mankomunitateko presidenteak iragarri du enplegu- eta prestakuntza-foro bat sortuko dela, eta bertan eskualdeko prestakuntza- eta enpresa-esparruko hainbat eragilek parte hartzeko, hausnarketarako eta lankidetza egonkorrerako gune gisa; horren helburua Durangaldeko pertsonen enplegagarritasuna handitzea eta enpresen lehiakortasuna hobetzea izango da.
Iñaki Totorikaguena Iurretako alkateak, bere aldetik, arlo ezberdinetan prestakuntza eta orientazioa gure gizartearen eta gure enpresen beharrekin lerrokatzearen garrantzia azpimarratu du.
Gaur egun, Gizarte Garapenerako Unitatearen jarduera enplegurako prestakuntza planifikatzea eta eskaintzea da, alderdi guztietan, eta arreta berezia jartzen du pertsona orok behar dituen zeharkako gaitasunetan, bai enplegagarritasuna hobetzeko, bai gizarte-posizionamendua hobetzeko.
Bestalde, Ekonomiaren Garapenerako Unitateak aholkularitza integrala eskaintzen du enpresa-proiektu berriak abian jartzeko, hasierako ideiatik hasi eta merkatuan ezarri arte, hartu beharreko forma juridikoa, eratzeko izapideak, fiskalitatea eta kontabilitatea, enpresa-kudeaketako prestakuntza, negozio-planak eta bideragarritasun-planak, enpresak sortzeko diru-laguntzak, kanpo-finantzaketa, etab.

Ekintzailetasuna 1024 489 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Ekintzailetasuna

Ikastetxeko 2. mailako ikasle guztiek ekintzailetasunari buruzko hainbat tailer izan dituzte Dema Bizkaiaren eskutik, Lucia Bonilla (Krealu) eta Mikel Pikaza (Malas Compañias Zirko Taldea) ekintzaileen bizipenak disfutatuz.

Mann+ Humel Iberica S.A.U. 1024 576 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Mann+ Humel Iberica S.A.U.

Automozioko ikasleek Mann+ Humel Iberica S.A.U. enpresako Antonio Martinezen eskutik ibilgailuen iragazkiei buruzko hitzaldian parte hartu dute.

Top