Berriak

3D inprimagailua 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

3D inprimagailua

3D inpresoraren erabilpenaren azalpenak eman ditu Alex Axkoetak irakaslegoari eta zuzendaritza taldeari. Egunero hainbat pieza inprimatzen dira: tailerrerako piezak, ikasleen proiektuetarako, …

CO2 neurgailua Iurretako Udalari dohaintza 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

CO2 neurgailua Iurretako Udalari dohaintza

Elektronika mintegiko irakasleek eta ikasleek garatutako airearen kalitatea neurtzeko gailua Iurretako Udalari egin diote dohaintza. CO2 neurgailua liburutegian jarriko da. Herri bibliotekaren erabiltzaileek momentuan baieztatu ahal izango dute gune seguruan daudela.

Pierburg bisita 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Pierburg bisita

Irakasle eta zuzendaritza taldeko kideak Abadinoko Pierburg enpresa bisitatu dute. Eskerrak eman behar dizkiogu Salinas-eri, bertako kalitateko arduradunari, oso interesgarria izan da ikusitako guztia. Gauza berri asko ikasi ondoren, orain, ikusitakoa martxan jarri beharko dugu. Ordena eta kudeaketa zein garrantzitsuak diren jarraitu beharreko adibide argia.

DOT grabazioak 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

DOT grabazioak

DOT Durangoko telebistako teknikariak grabazioak egitera etorri dira ikastetxera. Ziklo guztietatik pasatu dira bideoak eta argazkiak ateratzeko. Egun batzuk barru etxeko tebebistan ikusiko dugu egindako spot-a.

Europear proiektuak Tknikan 746 602 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Europear proiektuak Tknikan

Marina Ealo irakaslea “learning through gameplaying” proiektuko partaideak Tknikan izandako saioan. KA2 proiektuen aurkezpena izan da.

Precious Plastic bideo lehiaketa. 1024 461 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Precious Plastic bideo lehiaketa.

Giza zerbitzuetako ikasleek hainbat bideo sortu dituzte Precious Plastic proiekturako. Areto Nagusian izan da sari banaketa. Zorionak egindako lan bikainagatik.

Ibilgailu hibrido eta elektrikoen ikastaroa 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Ibilgailu hibrido eta elektrikoen ikastaroa

Teknodidaktika enpresako Jaime Surgak “Ibilgailu hibridoei eta elektrikoei buruzko ikastaroa” eman du Gruas Apalategiko langileeri gure ikastetxean.

30 egun bizikletaz burututa! 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

30 egun bizikletaz burututa!

“30 egun bizikletaz ikastetxera” konpromezua bete dugu, ia 90 partehartzaile izan ditugu gure artean. Apirileko lan-egunak pedalei eragiten etxetik ikastetxera eta ikastetxetik etxera. Asteburuan izan ditugu kolaboratzaile txikiak eta mendira edota itsasaldera ere hurbildu gara. Bukatu da erronka baina bizikletaz disfrutatzen jarraituko dugu egunero.

30 egun bizikletaz ikastetxera 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

30 egun bizikletaz ikastetxera

Apirilean zehar dagoen “30 egun bizikletaz” ekintzan parte hartu eta botilatxoak banatu dira izena eman duten guztien artean.

Iurreta LHII ikastetxeak bigarren urtez “30 egun bizikletaz” ekintzan parte hartzen duela. Ikasturte honetarako eta mugikortasunaren alde egiteko izena eman duten guztieri dortsal bat ere banatu zaie. Izen-emate kopurua gehitzen dihardu. Helburua 100 ikaslek, langilek eta irakaslek izena ematea da.
Egunak aurrera joan ahala dortsal gehiago banatu dira.

“30 egun bizikletaz” bizikletaren eguneroko erabilera sustatzeko urteko kanpaina bat da, hiri-mugikortasunean banakako modalitate-aldaketa eragiteko tresna gisa diseinatua. Kanpaina horrek nazioartean eragina dauka, eta emaitza oso onak eman ditu hainbat hiritan. Lanerako mugikortasuna mugikortasun orokorraren zati handi bat da, eta ibilgailu pribatuaren erabilera-tasa altua murriztea da helburu nagusia.

CO2 neurgailua 1024 995 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

CO2 neurgailua

Elektronika zikloko ikasleek eta irakasleek airearen kalitatearen detektagailua garatu dute. Detektagailu horrek espazio itxietako bentilazio maila neurtzen du, modu horretan, CO2 maila altua badago ikasgelan bentilazioren beharra eskatzen du. Neurgailuak koloreen bidez aire kalitatearen maila adierazten du. Neurgailuaren bitxikeria Euskalerrian eskuz egina dagoela da.

Top