Berriak

Claver SPA, formakuntza 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Claver SPA, formakuntza

Claver S.P.A. enpresako Javier etorri zaigu, lorazaintzako irrigazio sistemen inguruan aholku eta orientabideak ematera.

Sistema hidroponikoen formakuntza 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Sistema hidroponikoen formakuntza

Lur 2000 enpresatik Ramon izan zen Elektronikako mintegian ikasleeri eta irakasleeri Sistema Hidroponikoari buruz formakuntza ematen.

“Atzokoak, Gaurkoak eta Biharkoak” saria 768 1024 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

“Atzokoak, Gaurkoak eta Biharkoak” saria

Irati Zelaiak eta Jesus Mari Arkarazok Iurreta Lanbide Heziketako irakasleak eta irakasle ohiak lehendakariaren eta hezkuntza komunitatearen eskutik “Atzokoak, Gaurkoak eta Biharkoak” saria jaso zuten irakasle guztien eguneroko lana eskertu nahian.

Aitor Etxebarriaren Musika Estudioa 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Aitor Etxebarriaren Musika Estudioa

Telekomunikazio Instalazioetako 2. mailako ikasleek musika elektronikoan aditua den Aitor Etxebarria-ren estudioan, Bilbon, bisitan izan ziren. Soinu ekipoen mantentzearen garrantziaz eta erabiltzen diren teknologia ezberdinetaz mintzatu ondoren, soinu bandak nola konposatzen diren azaldu zien ere.

Azaroak 25 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Azaroak 25

Emakumeen biolentziaren aurkako egunean, Arretako hainbat ikaslek gaiarekin lotuta eta daukan garrantziaz jabetzeko gelaz gela joan ziren ekimenaren berri ematera. Azaroak 25. Emakumearen aurkako indarkeriaren aurkako eguna, egun hori, Mirabal ahizpen hilketa oroitzeko aukeratu zen. Mirabal ahizpak Dominikar Errepublikako 3 ekintzaile politiko izan ziren eta 1960ko azaroaren 25ean Rafael Trujillo diktadorearen poliziak bortizki hil zituen.

“Inkonpetente kontzienteak” Bolidismo 939 679 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

“Inkonpetente kontzienteak” Bolidismo

Iurretako Kultur Etxera Elektronika eta Arretako ikasleak gerturatu ziren. Salinasen, Durangoko artistaren “inkonpetente Kontzienteak, Bolidismo” erakusketa ikustera emakumearen indarkeriaren aurkako nazioarteko egunarekin lotuta.

Ciberbullying hitzaldia 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Ciberbullying hitzaldia

Iurretako Udalak antolatuta, ikastetxeko Areto Nagusian Ciberbullying-ari buruz Esti Linaresek hitzaldia eman zuen. Hainbat eztabaida sortu zituen ikasleen artean.

Nazioarteko Lanbide Heziketa Kongresua. Kursaal, Donostia. 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Nazioarteko Lanbide Heziketa Kongresua. Kursaal, Donostia.

International VET congress. Nazioarteko Lanbide Heziketa Kongresua. Kursaal Jauregian, Donostian ospatu zen. Ikastetxeko irakasleak kongresuan parte hartu zuzten. “Gizarteriaren arorantz” lelopean. Jorge Arevalo, Clara Sanz, Jokin Bildarratz, Manuela Geleng, Joao Santos, Marc Vidal etb luze bat entzuteko aukera eman zuten. 1. eguneko itxiera Uñigo Urkulluk, lehendakariak, egin zuen, gizartearen kohesioaren garrantziaz mintzatuz.

Odol emaileen autobusa 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Odol emaileen autobusa

Beste urte betez odol emaileen autobusa gure ikastetxean izan da. Bizitza eman!

Itelazpi saria 1024 576 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Itelazpi saria

Ander Urigoitiak Mantentze Lan-Elektronikoko ikasleak ITELAZPI #TelekoSaria saria lortu du Jon Odiaga irakaslearen laguntzarekin. CO2 TTN Measuring Proiektuaren helburua gailu bat sortzea CO2, tenperatura eta hezetasuna neutzen duenak, osasuna eta ongizanaren arteko oreka lortuz. Zorionak Ander!

Top