AJ Motors
Ekintzailetasunari buruzko hitzaldia eman du gure ikasle ohiak, Haizea Garciak, Automozioko ikaslea. AJ Motors enpresa sortu ondoren izandako bizipenak kontatu dizkigu.
Ekintzailetasunari buruzko hitzaldia eman du gure ikasle ohiak, Haizea Garciak, Automozioko ikaslea. AJ Motors enpresa sortu ondoren izandako bizipenak kontatu dizkigu.
Iurreta Lanbide Heziketa Berdeago Energy Azokan jasangarritasunaren euskal plataformako aurkezpenean.
Eskerrik asko Durangoko Udala-ri bertan parte hartzeko aukera eman digulako.
Ingurumen berrikuntza 🌿
Eraginkortasun energetikoa 💡
Ekonomia zirkularra ♻️
Mugikortasun jasangarria 🚲
Eraikuntza eta birgaitze jasangarria 🏗
Ikaslan Bizkaiako zuzendariak Berlingo Lanbide Heziketako ikastetxeekin esperientziak eta ereduak partekatzen.
Jose Antonio Torrealday administraritzako ikasleei Torrealday enpresaren sorkuntza eta garapenaz hitz egiten.
PARKE VI. edizioa. Haizea Garcia automozioko gure ikaslearen testigantza.
FP Euskadi-ko ikastetxeek aurrera eramaten ari diren Proiektu Europearren zabalkuntza Bilboko Torre Iberdrolan.
Jorge Arevalok hasiera eman dio jardunaldiari eta jarraian proiektuak aurkeztu dira. Marina Ealo irakasleak, “Learning Through Game Playing” proiektua aurkeztu du.
Tomas Maguregi, ikastetxeko zuzendaria eta Esther Elexgaray ikasketa burua (H)ABIAN (Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren Estrategia) izan ziren KCDONGD-ren eskutik “zinema ikusezina” proiektuarekin urteetan izandako testigantza kontatzen.
Informazio gehiago…
Apirilean “30 egun bizikletaz” ekintzarekin bat egingo dugu gure ikastetxean. Horretarako, egunero bizikleta munduarekin zer ikusia duen informazioa ikastetxeko pantailetan jarriko dugu.
Informazio gehiago…
Nagore Iraolagoitiak eta Jon Lauzirikak, Iurreta LHII-ko ikasle ohiek Euskelec txapelketara heltzeko testigantzak kontatu dituzte. Tknikako Gaizka Lazarobaster-ek, Euskelec ibilgailu elektrikoaren inguruan hitz egin du.
BEC Bilbao-en III. industrian izandako ekitaldiaren helburu nagusia beren orientazio profesionala erabakitzeko adinean dauden gazteak industria-enpresen errealitatera hurbiltzea da.