Berriak

VII Hizkelan 1024 633 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

VII Hizkelan

“Euskara, batzen gaituena!” lelopean Hizkelan VII jardunaldian Gasteizen izan zen. Eskerrak eman nahi dizkiogu JAKINBAIk egiten duen lan bikainagatik. Ospatutako Hizkelan ekitaldian oroigarria jaso zuen Tomas Maguregi Unamunzaga-k, gure zuzendari ohiak. ZORIONAK omendutako guztieri! Lanbide Heziketan eta lanean euskaraz egindako bideagatik merezitako saria etxera eraman zenuten.

“Gaitasun Digitalak” Erronka 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

“Gaitasun Digitalak” Erronka

Administraritzako ikasleek “Gaitasun Digitalak” erronka burutu zuten. Ikasleek jarduera bat burutzeko bakarkako eta gizarte-betekizunetarako dituzten ahalmenen multzoa eta teknologiaren erabilpenarekin lotura dutenak praktikan jarri zuten. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu sortzaile, kritiko, eraginkor eta seguruan erabili eta gizartean nola parte hartu ikasi zuten.

Auto elektrikoa 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Auto elektrikoa

Iurreta Lanbide Heziketa Ikastetxeak badauka auto elektriko berria.

BBK Kune eta Banco de España 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

BBK Kune eta Banco de España

Administraritzako 2. mailako ikasleak BBK Kuna eta Banco de España bisitatzen.

Teleko-ko ikasleak Oiz-en. 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Teleko-ko ikasleak Oiz-en.

Telekomunikazio Instalazietako ikasleak Oiz mendian izan dira ITELAZPIk bertan dituen azpiegiturak bisitatzen. Itelazpik EITB taldeko telebista eta irrati difusioa kudeatzeaz gain teleneurketa, IOT, 5G edota kritikoak diren komunikazioen mantentzeaz arduratzen da. Eskerrak eman nahi sizkiogu ITELAZPI-ri eta bereziki bertako teknikari den Ramiro-ri bere azalpenekin bisita hain interesgarria egiteagatik.

Ikasleen familien bilera 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Ikasleen familien bilera

Ikasleen familien bilerak arrakasta handia izan zuen, partaide asko hurreratu zen ikastetxera.

Goitibehera lasterketa 867 704 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Goitibehera lasterketa

Urriak 15ean Tabira auzoan Durangoko I. Goitibehera lasterketa ospatu zen Durangoko Udalak eta Euskal Herriko Inertzia Kirolen Federazioak antolatuta San Faustoko Jaietarako. Ikasleek bikain egin zuten jeitsieren denborak hobetuz.

Zinema ikusezina 2022 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Zinema ikusezina 2022

“Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia Iurreta Lanbide Heziketa ikastetxean. Urrian zehar 5 saio ikusteko aukera izan zen.
Zinema ikusezinarekin elkarlanean diharduten laguntzaile kubatarrek gure ikastetxea bisitatu zuten.

Montevideo eta Durango arteko senidetzea 1024 576 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Montevideo eta Durango arteko senidetzea

Iurreta LHII-ko zuzendaria Durango eta Montevideoren arteko senidetze-ekitaldian izan zen. Montevideo eta Durango senidetu dira beren lotura historiko eta kulturalengatik

Guggenheim 1024 682 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Guggenheim

Automozio eta elektromekanikako ikasle eta irakasleak Guggenheim-eko Motion Autor Art Architecture erakusketan.

Top