EUSKELEC VIII. edizioan saridunak!
Gasteizen ospatu den Euskelec VIII edizioan, Iurreklec taldeak txapelketa orokorrean 3. postua lortu du. Hortaz, proiektu metodologi ko eta 1. faseko proiektu garapenean sarituak izan dira. Zorionak!
Gasteizen ospatu den Euskelec VIII edizioan, Iurreklec taldeak txapelketa orokorrean 3. postua lortu du. Hortaz, proiektu metodologi ko eta 1. faseko proiektu garapenean sarituak izan dira. Zorionak!
4 IKASLE, 4 SARI!!!
Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak EuskoSkills 2025 antolatu du maiatzaren
13tik 15era, FICOBAn eta Ortuellan.
EuskoSkills Euskadiko Lanbide Heziketako txapelketa da, eta bere helburu nagusia Lanbide
Heziketako ikasleen gaitasunak eta talentua nabarmentzea da. Parte-hartzaileek euren ezagutzak,
trebetasun teknikoak eta lan-ingurune errealetan moldatzeko gaitasuna erakutsiko dituzte, euren
espezialitateetan bikaintasuna sustatzen duten erronkei aurre eginez.
Aipagarria da aurton lehiaketako kategoria askotan izandako nesken parte hartze zabala.
Edizio honetan, Iurreta LHI ikastetxeko automozio lau ikaslek parte hartu dute honako emaitzak lortuz:
Urrezko dominak lortu dituzten hiru ikasleek 2026 urte hasieran Madrilen ospatuko den Spainskills
txapelketan parte hartuko dute.
Ez da lehenengo aldia Iurretako ikasleek Euskoskills eta Spainskills txapelketetan parte hartu izana.
Azkeneko urteetan Spainskillsera joan izan direnak: Iker Mugika 2022 urtean, eta 2024 urtean Jon
Agirre eta Gorka Izeta.
Aste honetan, ikastetxeko irakasle batzuk Finspang-en (Suedian) daude, Smart Collaborative Learning Factory arloan ezagutzak eta praktikak partekatzen. Hitzaldi eta lan-saioetan parte hartu dute, ikastetxe, enpresa eta elkarteen arteko nazioarteko lankidetza Lanbide heziketan indartu eta sendotzeko.
Euskelec VIII. ediziorako Iurreklec taldeak sortutako 3. bideoa
Informatika eta Komunikazioak Hasierako Lanbide Heziketako Ziklo berria ezagutzeko Ate Irekien jardunaldia maiatzaten 6an 18:00tan.
Ate irekietarako izen ematea esteka honetan.
Zikloari buruzko informazio gehiago esteka honetan.
Euskelec VIII. ediziorako Iurreklec taldeak sortutako 2. bideoa
Azaroaren 11tik 22ra Ikasi eta Ekin! ekintzailetza jardunaldien barruan, ikasleek honako tailerretan parte hartu dute: