Euskaraldia 2020
Euskaraldian parte hartuko dugu Ikasleek, irakasleek eta langileek.
Elektronikako ikasleek tailerreko makina batean hobekuntzak egin dituzte, irudietako ekipoaren bateriak aldatu eta fresagailuaren mekanizazio neurriak neurtu. Eskerrik asko Fagor Automation-eri emandako arretagatik.
Irakasleentzako formakuntza, 3D inprimatzaileak. 3Dkoop Additive Manufacturing enpresako Lucas eta Manu-ren eskutik, 3D inprimaketa-teknologian adituak, zerbitzu integrala eskaintzen dute mota guztietako prototipoak sortzeko. https://3dkoop.com
Zinema ikusezinaren nazioarteko “film Sozialak” jaialdia Bilbo.
Zinemaldia urtero egiten den ospakizuna da. Aniztasunez eta konpromiso sozialez betetako zinema erakusten du. Denbora gutxian, ezinbesteko hitzordua bihurtu da Garapenerako Lankidetzarekin, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzarekin, Giza Eskubideekin, Genero ekitatearekin, kulturartekotasunarekin, elkartasunarekin eta abarrekin zerikusia duten gaiak aztertu nahi dituzten guztientzat, eta konpromiso argia du kultura arteko giza garapen ekitatibo eta jasangarria lortzeko.
Bilboko “film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Jaialdiak gizartea, oro har, eta, bereziki, haren ikusle ugarienak, bigarren hezkuntzako ikasleak, hausnarketa eta eztabaidara gonbidatzen ditu, eta modu ekitatiboan egiten du hori, beren fikziozko, dokumentaleko eta animazioko lanekin gizateriaren kausen bozeramaile bihurtu diren komunikatzaileen bidez.
Estatu mailan izandako “30 egun bizikletaz lanera” ekintzan Iurreta Lanbide Heziketa ikastetxeak “Erakunde Konprometituarena” izateagatik saria jaso du.
Iurreta Lanbide Heziketako irakasle eta langileak bizikletaren erabilera sustatzen. #30egunbizikletazlanera Europa mailan izandako ekintzaren erreferente izan da Durangaldea. Mireia Elkoroiribe, Durangaldeko Mankomunitateko presidenteak Graffitti irrati saioan izandako elkarrizketa:
3D inprimagailuekin 250 aurpegirako babesgarri egin dira ikastetxean. Erabilgarri eta baliagrriak izan dira hainbat osasun zentruetarako. Argazkian, Durangoko Landako Osasun Zentruko langileak eta Delobel Hortz-klinikako Bilbao, Donostia, Zarautz eta Logroñoko langileak. Eskerrak egiten ari diren lan bikainagatik. Animo guztieri!
Aurten, Iurreta LHIIn Ate irekiak online izango dira!
Datorren ikasturtean zer ikasi nahi duzu? Iurreta Lanbide Heziketa da zure aukera!
Bete ezazu hurrengo FORMULARIOA
Zurekin harremanetan jarriko gara!
Oharra: Formularioa betetzeko azken eguna, Maiatzak 4.
1. mailako ikasleek genero indarkeriaren inguruko tailerretan lanean izan dira, Agle Elkartearen (Asociación Alavesa de Trabajo Social) zuzendaritzapean.