Berriak

C graduen (Ziurtagiri Profesionalen) eskaintza 262 376 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

C graduen (Ziurtagiri Profesionalen) eskaintza

2026-27 ikasturterako kosturik gabeko C graduen (Ziurtagiri Profesionalen) eskaintza berria aurkituko duzu dokumentuan.

Ikastaroen datak:

    · [TMV_C_001_3B] Elektromekanika arloan motordun ibilgailuen mantentze eta konponketa lanekin lotutako oinarrizko eta/edo laguntza-eragiketak: Urriak 19

    · [FME_C_002_4B] Makina-erreminten prestaketa eta programazioa fabrikazio mekanikoan: Urriak 1

    · [SSCS0108] Pertsonei etxean gizarte eta osasun arreta ematea: Irailak 10

    · [SSCS0208] Atencion sociosanitaris a personas dependiemtes en instituciones sociales: Otsaila inguruan

Matrikulazio epea: Irailaren 1etik aurrera ikastetxean bertan.

Informazio gehiagorako:  633 930 970 (Telefonoz eta Whatsapp bidez)

“Iurrelek, sari bikoitza Euskelec-en!” 768 1024 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

“Iurrelek, sari bikoitza Euskelec-en!”

CIFP Iurreta LHII taldeko Iurrelek taldeak bigarren urtez jarraian proiektu metodologiko onenari eta berdintasun eta emakumeen partaidetzaren aldeko konpromisioaren saria lortu du, bere bikaintasun-ibilbidea sendotuz lehiaketa ospetsu honetan.

Asteburu honetan TKnikak antolatutako Euskelec lehiaketaren IX. edizioa izan da Vitoria-Gasteizen. Euskal Herriko hainbat Lanbide Heziketako ikastetxeek parte hartzen dute eta baita beste erkidego batzuetako eskolek ere. Bertan, ikasleek ibilgailu elektriko bat diseinatu, eraiki eta prestatuko dute hainbat probatarako. Proiektuak ezagutza teknikoa, berrikuntza, talde-lana eta jasangarritasuna sustatzen ditu. CIFP Iurreta LHII ikastetxeko “Iurrelek” taldeak 2025-2026 ikasturtean arlo guzti horiek landu dituzte.

“Iurrelek” ez da soilik talde tekniko bat, ezta espezialitate bakar batek garatutako proiektu bat ere: bere osaeran CIFP Iurreta LHIIko (Automozioa, Fabrikazio Mekanikoa, Elektronika, Administrazioa eta Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta) espezialitate guztiek parte hartzen dute. Eremu horietako ikasleen eta irakasleen arteko lankidetzari esker, proiektu integrala, berritzailea eta diziplinartekoa egin daiteke, alderdi teknikoak, kudeaketakoak eta diseinukoak konbinatzen dituena.

Lehiaketak bi fase ditu. Lehenengoak, teknikoa eta sortzailea, proiektuaren diseinua, berrikuntza eta komunikazioa ebaluatzen ditu, epaimahai aditu baten aurrean aurkeztutako memoria baten bidez. Bigarrenak, dinamikoak, ibilgailuen prestazioak eta ezaugarriak balioesten ditu, slalom-, azelerazio-, gehieneko balaztatze- eta erresistentzia-proben bidez. Proba horietatik eratortzen dira lehiaketaren alderdi guztietan taldeen bikaintasuna aitortzen duten sariak. 
Maiatzaren 16an, larunbata, ekipoak aurkeztu, boxeak esleitu eta jantziak, ibilgailuak eta ekipoak egiaztatu ziren. Igandean, Maiatzaren 17an, balaztatze, azelerazio, slalom eta erresistentzia probak egin ziren.

CIFP Iurreta LHIIk presentzia nabarmena du Euskelecen hasiera-hasieratik, eta sari ugari jaso ditu hainbat ediziotan. 2026ko IX. edizio honetan, agerian geratu dira berriz ere ikasleen eta irakasleen konpromisoa, berrikuntzarako gaitasuna eta ikastetxearen balioekin bat datorren lan-metodologia.

Ikastetxeak eskerrak eman nahi dizkie taldeari lagundu dioten babesle guztiei, bereziki honako erakunde eta enpresa hauei: Iurretako Udala, Durangoko Udala, Amaya Auto Reparaciones, Alluitz Motor, Tortillas Arripu, Garaje San Miguel Iurreta, Macober eta Bahco. Baita Barrutialde BHI, CIFP Meka LHII eta Somorrostro Heziketa Zentroei ere, beren ikasleekin lankidetzan aritu baitira ibilgailu elektrikoa eraikitzeko faseetan. Eta, bereziki, proiektuan ikasturte osoan ilusio handiz parte hartu duten irakasle eta ikasle guztiei. Proiektu honen arrakasta, batez ere, posible egiten duten pertsonen konpromisoan oinarritzen da.

Txapelketa eguneko argazki batzuk:

Iurreta, 2026ko maiatza

Triptiko bateratua 722 1024 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Triptiko bateratua

Bizkaiko hiru eskualdetako 11 ikastetxe publiko elkartu gara elkarrekin Lanbide Heziketako publikoko eskaintza bateratua aurkezteko.
Eskualde hauetako ikastetxe publikoen informazioa jaso da:
  • Durangaldea
  • Lea-Artibai
  • Busturialdea
Etxez-etxeko banatuko da herri nagusietan eta sare sozialetan.
EKIMAKER proiektuak sormena eta elkarlana uztartu ditu Kurutziaga Ikastolarekin 1024 576 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

EKIMAKER proiektuak sormena eta elkarlana uztartu ditu Kurutziaga Ikastolarekin

Pasa den asteazkenean amaiera eman genion EKIMAKER proiektuari, Kurutziaga Ikastolako batzar gelan egindako ekitaldi berezi batekin. Bertan parte hartu genuen Kurutziaga Ikastolako LH3 eta DBH3ko ikasleek eta CIFP Iurreta LHIIko Heziketako ikasle eta irakasleok.

Proiektu honek irailean izan zuen hasiera, Kurutziagako LH3ko ikasleek beraien “ametsezko makina” marraztu zutenean. Ondoren, DBH3ko Teknologia ikasgaiko ikasleek marrazki horietan oinarrituta maketak eraiki zituzten, eta horietatik hiru aukeratu ziren benetako prototipo bihurtzeko.

Hirugarren fase horretan gure ikasleek hartu zuten parte: Iurretako Lanbide Heziketako “Fabrikazio Mekanikoa” eta “Elektrionika” espezialitateetako ikasleek elkarlanean prototipoetako bat gauzatu zuten. Emaitza ikusgarria izan da: CREEPER izeneko makina sortu dute, imajinazioz eta gaitasun tekniko sendoz egina.

Proiektu honen bidez, sormena, diseinua, fabrikazioa eta talde-lana uztartzeko aukera izan dugu, hezkuntza maila ezberdinetako ikasleen arteko elkarlana sustatuz. Esperientzia aberasgarria eta inspiratzailea izan da denontzat.

Eskerrik asko Kurutziaga Ikastolari aukera honengatik, eta zorionak parte hartzaile guztiei egindako lan bikainagatik!

📸 EKIMAKER proiektuaren azken aurkezpena: Kurutziaga Ikastola eta CIFP Iurreta LHIIko ikasle eta irakasleak elkarrekin sortutako CREEPER prototipoa aurkezten.

GeoAl proiektua: Alzheimerra duten pertsonen autonomia handitzeko geolokalizazio-gailua 974 888 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

GeoAl proiektua: Alzheimerra duten pertsonen autonomia handitzeko geolokalizazio-gailua

2024/25 ikasturtean zehar, hainbat ikastetxek elkarlanean garatu dugu GeoAl proiektua, Alzheimerra duten pertsonen autonomia eta segurtasuna handitzeko helburuarekin. Proiektu honetan, UWB (Ultra Wide Band) teknologian oinarritutako geolokalizazio gailu baten analisia, diseinua eta garapena burutu da, teknologia horren aplikagarritasuna eta egokitasuna aztertuz.

GeoAl proiektua aurreko ikasturtean garatutako GeoIn proiektuaren jarraipena da. GeoIn ekimenean, hainbat komunikazio-teknologietan oinarritutako gailuak garatu eta aztertu ziren, hala nola LoRa eta GNSS + 5G. Aurten, berrikuntza gisa, UWB teknologia landu da, azken urteotan gero eta gehiago erabiltzen ari den komunikazio-protokoloa. Beste teknologia batzuekin alderatuta, UWBk posizionamendu zehaztasun handia, potentzia-kontsumo txikia eta datuen transmisio segurua eskaintzen ditu eta horregatik oso egokia da geolokalizazio gailuetarako.

Proiektuak lau lan-ildo nagusi izan ditu:

  • Elektronika: GeoIn proiektuan garatutako prototipoa tamainan eta energia-kontsumoan optimizatzea eta egokitzea.
  • Telekomunikazioak: UWB teknologian oinarritutako prototipo berria diseinatzea.
  • Ehungintza: Gailu elektronikoa jantzietan integratzeko diseinu funtzional eta ergonomikoa garatzea.
  • Arlo juridiko-soziala: Geolokalizazio gailuaren dimentsio etiko eta legalak aztertzea, pertsonen pribatutasuna eta eskubideak bermatzeko.

Proiektuaren garapenean, gurekin batera honako ikastetxeek hartu dute parte: AEG, La Salle Berrozpe, Easo, Andra Mari Galdakao eta Don Bosco.

Proiektua Tknikaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuordetzaren (Berrikuntza Proiektuen Deialdia) babesarekin gauzatu da.

GeoAl ekimenak berrikuntzaren eta gizarte-ongizatearen arteko lotura estutzen du, teknologia aurreratua bizitza errealeko beharretara egokituz eta premia bereziak dituzten kolektiboentzako irtenbide eraginkorrak eskaintzen ditu. Lanbide Heziketako ikastetxeetan puntako teknologiak txertatzeko eta ezagutzak zabaltzeko aukera paregabea da baita ere.

EUSKELEC VIII. edizioan saridunak! 680 510 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

EUSKELEC VIII. edizioan saridunak!

Gasteizen ospatu den Euskelec VIII edizioan, Iurreklec taldeak txapelketa orokorrean 3. postua lortu du. Hortaz, proiektu metodologi ko eta 1. faseko proiektu garapenean sarituak izan dira.  Zorionak!

EuskoSkills 2025 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

EuskoSkills 2025

4 IKASLE, 4 SARI!!!

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak EuskoSkills 2025 antolatu du maiatzaren
13tik 15era, FICOBAn eta Ortuellan.

EuskoSkills Euskadiko Lanbide Heziketako txapelketa da, eta bere helburu nagusia Lanbide
Heziketako ikasleen gaitasunak eta talentua nabarmentzea da. Parte-hartzaileek euren ezagutzak,
trebetasun teknikoak eta lan-ingurune errealetan moldatzeko gaitasuna erakutsiko dituzte, euren
espezialitateetan bikaintasuna sustatzen duten erronkei aurre eginez.

Aipagarria da aurton lehiaketako kategoria askotan izandako nesken parte hartze zabala.
Edizio honetan, Iurreta LHI ikastetxeko automozio lau ikaslek parte hartu dute honako emaitzak lortuz:

  • Karrozeria konpontzea kategorian: Maui Mandaluniz, brontzezko domina
  • Automobilaren teknologia kategorian: Joseba Elosegi, urrezko domina
  • Automobilaren pintura kategorian: June Azumendi, urrezko domina
  • Ibiilgailu astunen teknologia kategorian: Julen Aldana, urrezko domina

Urrezko dominak lortu dituzten hiru ikasleek 2026 urte hasieran Madrilen ospatuko den Spainskills
txapelketan parte hartuko dute.

Ez da lehenengo aldia Iurretako ikasleek Euskoskills eta Spainskills txapelketetan parte hartu izana.
Azkeneko urteetan Spainskillsera joan izan direnak: Iker Mugika 2022 urtean, eta 2024 urtean Jon
Agirre eta Gorka Izeta.

LCAMP 2025 KONGRESUA – FINSPANG (SUEDIA) 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

LCAMP 2025 KONGRESUA – FINSPANG (SUEDIA)

Aste honetan, ikastetxeko irakasle batzuk Finspang-en (Suedian) daude, Smart Collaborative Learning Factory arloan ezagutzak eta praktikak partekatzen. Hitzaldi eta lan-saioetan parte hartu dute, ikastetxe, enpresa eta elkarteen arteko nazioarteko lankidetza Lanbide heziketan indartu eta sendotzeko.

Euskelec 3. bideoa 2024-25 IKASTURTEA 150 150 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Euskelec 3. bideoa 2024-25 IKASTURTEA

Euskelec VIII. ediziorako Iurreklec taldeak sortutako 3. bideoa

Informatika eta Komunikazioak Hasierako Lanbide Heziketako Zikloa 1024 683 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Informatika eta Komunikazioak Hasierako Lanbide Heziketako Zikloa

Informatika eta Komunikazioak Hasierako Lanbide Heziketako Ziklo berria ezagutzeko Ate Irekien jardunaldia maiatzaten 6an 18:00tan.

Ate irekietarako izen ematea esteka honetan.

Zikloari buruzko informazio gehiago esteka honetan.

 

 

Top