XII. Zinema Ikusezina 2020. 960 720 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

XII. Zinema Ikusezina 2020.

Zinema ikusezinaren nazioarteko “film Sozialak” jaialdia Bilbo.
Zinemaldia urtero egiten den ospakizuna da. Aniztasunez eta konpromiso sozialez betetako zinema erakusten du. Denbora gutxian, ezinbesteko hitzordua bihurtu da Garapenerako Lankidetzarekin, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzarekin, Giza Eskubideekin, Genero ekitatearekin, kulturartekotasunarekin, elkartasunarekin eta abarrekin zerikusia duten gaiak aztertu nahi dituzten guztientzat, eta konpromiso argia du kultura arteko giza garapen ekitatibo eta jasangarria lortzeko.

Bilboko “film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Jaialdiak gizartea, oro har, eta, bereziki, haren ikusle ugarienak, bigarren hezkuntzako ikasleak, hausnarketa eta eztabaidara gonbidatzen ditu, eta modu ekitatiboan egiten du hori, beren fikziozko, dokumentaleko eta animazioko lanekin gizateriaren kausen bozeramaile bihurtu diren komunikatzaileen bidez.