Aste Digitala 1024 627 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Aste Digitala

Azaroaren 30a eta abenduaren 4a bitartean, Iurreta Lanbide Heziketa Ikastetxean Aste Digitala esperientzia pilotua jarri dugu martxan. Ikasleak ikastetxera bertaratuko dira modulu praktikoak egitera gehien bat eta etxetik modulu teorikoekin online bidez, sinkrono eta asinkrono eran arituko dira.

Hezkuntza Sailak digitalizaziorako esperientzia pilotua jarri du abian ikastetxeetan: Aste Digitala

Aurrez aurrekoa eta online modalitatea bateratuz emango dituzte eskolak esperientzian parte hartuko duten ikastetxeek
DBH-ko 4. mailan, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan jarriko da abian, 57 ikastetxe publikotan
Esperientzia pilotuaren helburuen artean daude: ikastetxeen profil digitala hobetzea eta, egoera iritsiko balitz, ikastetxeak pedagogikoki eta teknikoki prestatzea balizko bigarren agertoki baterako

Hezkuntza Sailak jarritako albistea