Berriak

EKIMAKER proiektuak sormena eta elkarlana uztartu ditu Kurutziaga Ikastolarekin 1024 576 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

EKIMAKER proiektuak sormena eta elkarlana uztartu ditu Kurutziaga Ikastolarekin

Pasa den asteazkenean amaiera eman genion EKIMAKER proiektuari, Kurutziaga Ikastolako batzar gelan egindako ekitaldi berezi batekin. Bertan parte hartu genuen Kurutziaga Ikastolako LH3 eta DBH3ko ikasleek eta CIFP Iurreta LHIIko Heziketako ikasle eta irakasleok.

Proiektu honek irailean izan zuen hasiera, Kurutziagako LH3ko ikasleek beraien “ametsezko makina” marraztu zutenean. Ondoren, DBH3ko Teknologia ikasgaiko ikasleek marrazki horietan oinarrituta maketak eraiki zituzten, eta horietatik hiru aukeratu ziren benetako prototipo bihurtzeko.

Hirugarren fase horretan gure ikasleek hartu zuten parte: Iurretako Lanbide Heziketako “Fabrikazio Mekanikoa” eta “Elektrionika” espezialitateetako ikasleek elkarlanean prototipoetako bat gauzatu zuten. Emaitza ikusgarria izan da: CREEPER izeneko makina sortu dute, imajinazioz eta gaitasun tekniko sendoz egina.

Proiektu honen bidez, sormena, diseinua, fabrikazioa eta talde-lana uztartzeko aukera izan dugu, hezkuntza maila ezberdinetako ikasleen arteko elkarlana sustatuz. Esperientzia aberasgarria eta inspiratzailea izan da denontzat.

Eskerrik asko Kurutziaga Ikastolari aukera honengatik, eta zorionak parte hartzaile guztiei egindako lan bikainagatik!

📸 EKIMAKER proiektuaren azken aurkezpena: Kurutziaga Ikastola eta CIFP Iurreta LHIIko ikasle eta irakasleak elkarrekin sortutako CREEPER prototipoa aurkezten.

GeoAl proiektua: Alzheimerra duten pertsonen autonomia handitzeko geolokalizazio-gailua 974 888 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

GeoAl proiektua: Alzheimerra duten pertsonen autonomia handitzeko geolokalizazio-gailua

2024/25 ikasturtean zehar, hainbat ikastetxek elkarlanean garatu dugu GeoAl proiektua, Alzheimerra duten pertsonen autonomia eta segurtasuna handitzeko helburuarekin. Proiektu honetan, UWB (Ultra Wide Band) teknologian oinarritutako geolokalizazio gailu baten analisia, diseinua eta garapena burutu da, teknologia horren aplikagarritasuna eta egokitasuna aztertuz.

GeoAl proiektua aurreko ikasturtean garatutako GeoIn proiektuaren jarraipena da. GeoIn ekimenean, hainbat komunikazio-teknologietan oinarritutako gailuak garatu eta aztertu ziren, hala nola LoRa eta GNSS + 5G. Aurten, berrikuntza gisa, UWB teknologia landu da, azken urteotan gero eta gehiago erabiltzen ari den komunikazio-protokoloa. Beste teknologia batzuekin alderatuta, UWBk posizionamendu zehaztasun handia, potentzia-kontsumo txikia eta datuen transmisio segurua eskaintzen ditu eta horregatik oso egokia da geolokalizazio gailuetarako.

Proiektuak lau lan-ildo nagusi izan ditu:

  • Elektronika: GeoIn proiektuan garatutako prototipoa tamainan eta energia-kontsumoan optimizatzea eta egokitzea.
  • Telekomunikazioak: UWB teknologian oinarritutako prototipo berria diseinatzea.
  • Ehungintza: Gailu elektronikoa jantzietan integratzeko diseinu funtzional eta ergonomikoa garatzea.
  • Arlo juridiko-soziala: Geolokalizazio gailuaren dimentsio etiko eta legalak aztertzea, pertsonen pribatutasuna eta eskubideak bermatzeko.

Proiektuaren garapenean, gurekin batera honako ikastetxeek hartu dute parte: AEG, La Salle Berrozpe, Easo, Andra Mari Galdakao eta Don Bosco.

Proiektua Tknikaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuordetzaren (Berrikuntza Proiektuen Deialdia) babesarekin gauzatu da.

GeoAl ekimenak berrikuntzaren eta gizarte-ongizatearen arteko lotura estutzen du, teknologia aurreratua bizitza errealeko beharretara egokituz eta premia bereziak dituzten kolektiboentzako irtenbide eraginkorrak eskaintzen ditu. Lanbide Heziketako ikastetxeetan puntako teknologiak txertatzeko eta ezagutzak zabaltzeko aukera paregabea da baita ere.

EUSKELEC VIII. edizioan saridunak! 680 510 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

EUSKELEC VIII. edizioan saridunak!

Gasteizen ospatu den Euskelec VIII edizioan, Iurreklec taldeak txapelketa orokorrean 3. postua lortu du. Hortaz, proiektu metodologi ko eta 1. faseko proiektu garapenean sarituak izan dira.  Zorionak!

EuskoSkills 2025 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

EuskoSkills 2025

4 IKASLE, 4 SARI!!!

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak EuskoSkills 2025 antolatu du maiatzaren
13tik 15era, FICOBAn eta Ortuellan.

EuskoSkills Euskadiko Lanbide Heziketako txapelketa da, eta bere helburu nagusia Lanbide
Heziketako ikasleen gaitasunak eta talentua nabarmentzea da. Parte-hartzaileek euren ezagutzak,
trebetasun teknikoak eta lan-ingurune errealetan moldatzeko gaitasuna erakutsiko dituzte, euren
espezialitateetan bikaintasuna sustatzen duten erronkei aurre eginez.

Aipagarria da aurton lehiaketako kategoria askotan izandako nesken parte hartze zabala.
Edizio honetan, Iurreta LHI ikastetxeko automozio lau ikaslek parte hartu dute honako emaitzak lortuz:

  • Karrozeria konpontzea kategorian: Maui Mandaluniz, brontzezko domina
  • Automobilaren teknologia kategorian: Joseba Elosegi, urrezko domina
  • Automobilaren pintura kategorian: June Azumendi, urrezko domina
  • Ibiilgailu astunen teknologia kategorian: Julen Aldana, urrezko domina

Urrezko dominak lortu dituzten hiru ikasleek 2026 urte hasieran Madrilen ospatuko den Spainskills
txapelketan parte hartuko dute.

Ez da lehenengo aldia Iurretako ikasleek Euskoskills eta Spainskills txapelketetan parte hartu izana.
Azkeneko urteetan Spainskillsera joan izan direnak: Iker Mugika 2022 urtean, eta 2024 urtean Jon
Agirre eta Gorka Izeta.

LCAMP 2025 KONGRESUA – FINSPANG (SUEDIA) 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

LCAMP 2025 KONGRESUA – FINSPANG (SUEDIA)

Aste honetan, ikastetxeko irakasle batzuk Finspang-en (Suedian) daude, Smart Collaborative Learning Factory arloan ezagutzak eta praktikak partekatzen. Hitzaldi eta lan-saioetan parte hartu dute, ikastetxe, enpresa eta elkarteen arteko nazioarteko lankidetza Lanbide heziketan indartu eta sendotzeko.

Euskelec 3. bideoa 2024-25 IKASTURTEA 150 150 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Euskelec 3. bideoa 2024-25 IKASTURTEA

Euskelec VIII. ediziorako Iurreklec taldeak sortutako 3. bideoa

Informatika eta Komunikazioak Hasierako Lanbide Heziketako Zikloa 1024 683 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Informatika eta Komunikazioak Hasierako Lanbide Heziketako Zikloa

Informatika eta Komunikazioak Hasierako Lanbide Heziketako Ziklo berria ezagutzeko Ate Irekien jardunaldia maiatzaten 6an 18:00tan.

Ate irekietarako izen ematea esteka honetan.

Zikloari buruzko informazio gehiago esteka honetan.

 

 

Ate irekiak 2025 1024 381 Iurreta LHI Lanbide Heziketa
Iurreta

Ate irekiak 2025

Ate Irekien jardunalditarako izena emateko epea zabalik dago:

Lehenengo saioa: martxoak 25, asteartea, arratsaldeko 18:00etan.
Bigarren saioa: apirilak 2, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan.

Oharra: Ezarritako data ondo ez badatorkizu, jarri gurekin harremanetan eta beste data bat adostuko dugu.

Euskelec 2. bideoa 2024-25 IKASTURTEA 150 150 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Euskelec 2. bideoa 2024-25 IKASTURTEA

Euskelec VIII. ediziorako Iurreklec taldeak sortutako 2. bideoa

Kudeaketa integralaren bikaintasun-ziurtagiria lortu dugu 1024 726 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Kudeaketa integralaren bikaintasun-ziurtagiria lortu dugu

Aurten ere, hondakinen kudeaketa integralaren bikaintasun-ziurtagiria lortu dugu, jasangarritasuna eta ingurumenaren zaintzarekiko gure konpromisoa berretsiz.

Top