“30 egun bizikletaz lanera” saria
Estatu mailan izandako “30 egun bizikletaz lanera” ekintzan Iurreta Lanbide Heziketa ikastetxeak “Erakunde Konprometituarena” izateagatik saria jaso du.
Estatu mailan izandako “30 egun bizikletaz lanera” ekintzan Iurreta Lanbide Heziketa ikastetxeak “Erakunde Konprometituarena” izateagatik saria jaso du.
Iurreta Lanbide Heziketako irakasle eta langileak bizikletaren erabilera sustatzen. #30egunbizikletazlanera Europa mailan izandako ekintzaren erreferente izan da Durangaldea. Mireia Elkoroiribe, Durangaldeko Mankomunitateko presidenteak Graffitti irrati saioan izandako elkarrizketa:
3D inprimagailuekin 250 aurpegirako babesgarri egin dira ikastetxean. Erabilgarri eta baliagrriak izan dira hainbat osasun zentruetarako. Argazkian, Durangoko Landako Osasun Zentruko langileak eta Delobel Hortz-klinikako Bilbao, Donostia, Zarautz eta Logroñoko langileak. Eskerrak egiten ari diren lan bikainagatik. Animo guztieri!
Aurten, Iurreta LHIIn Ate irekiak online izango dira!
Datorren ikasturtean zer ikasi nahi duzu? Iurreta Lanbide Heziketa da zure aukera!
Bete ezazu hurrengo FORMULARIOA
Zurekin harremanetan jarriko gara!
Oharra: Formularioa betetzeko azken eguna, Maiatzak 4.
1. mailako ikasleek genero indarkeriaren inguruko tailerretan lanean izan dira, Agle Elkartearen (Asociación Alavesa de Trabajo Social) zuzendaritzapean.
Erasmus+ beken bitartez administraritza eta finantzak zikloko ikasleak, Eider, Arantxa eta Raquel Wroclaw, Polonian lantokiko prestakuntza egiten ari dira. Oso pozik eta gustora daude. Eguraldi ona daukate baina hotz handia egiten du. Muxu erraldoi bat hirukote!
Kcd Ongd-tik Gorka etorri da Ikasleen Klaketari hasiera emateko. Lehenengoko pausuen garrantziaz hitzegin die administraritzako ikasleei. Hasi dira proiektuarekin martxan, hilabete bi hauetan zehar ikasleak euren laburretan lanean arituko dira.
Vicente Abellán eta Angel Quesada PRIMA IBERICA enpresako kideen eskutik ibilgailuen osagai plastikoen konponketa nitrogeno soldadurarekin eta aluminiozko piezen konponketa saioa izan dute automozioko ikasleek.
Lauanka elkartetik Maider eta Frappe etorri dira arretako ikasleekin egotera. Lauanka Elkartea Bizkaian sortu zen 2009. urtean. Helburua animalien esku-hartzeen bitartez pertsonak laguntzea da.