Erasmus+ proiektua
Ikasi jolasaren bidez. Portugal, Grezia eta Poloniako ikastetxeekin lanean. Erasmus+ proiektuaren 2. online bilera.
Learning through Gameplaying.
Ikasi jolasaren bidez. Portugal, Grezia eta Poloniako ikastetxeekin lanean. Erasmus+ proiektuaren 2. online bilera.
Learning through Gameplaying.
Jostaiurretak, ikasleek sortutako ikasenpresa proiekturako enpresak jostailuak salgai jarri ditu ikastetxeko harrera gunean.
Ziklo desberdinen artean elkarkidetzan garatutako proiektua da. Bildutako diru guztia Durangoko GeuBe elkarteari emango zaio.
Durangoko Geube elkarteko kideen bisita ikastetxean. Ikasleek Jostaiurreta eta Euskelec proiektuak aurkeztu dituzte eta Geube-ko kideen bibentziak entzuten disfrutatu dute.
Covid-19 ekiditzeko neurriak hartu ditugu. CO2 neurgailu berriak jarri dira ikastetxeko hainbat gelatan gure ikasleak eta irakasleak babesteko.
Erasmus+ project. Kick-off meeting “learning through Gameplaying Resources and Tools”.
Giza Zerbitzuetako ikasleek gabonetarako hainbat maketa egin dituzte. Administraritzako eta Fabrikazio Mekanikoko ikasleek ere erakusketa honetan parte hartu nahi izan dute gabonetako arbolak apainduz eta postalak eginez.
Iurreta Lanbide Heziketan izandako “Aste Digitala” arrakastatsua izan da. Hezkuntza Sailak zuzenduta “Aste Digitala” izan dugu ikastetxean. Aurrez aurrekoa eta online modalitatea bateratuz eman dira eskolak. Ikasleek modulu teorikoak online bidez izan dituzte eta ikastetxean tailerretan lanean aritu dira egunak tartekatuz. Herraminta digitalak helburu izan dira.
Azaroaren 30a eta abenduaren 4a bitartean, Iurreta Lanbide Heziketa Ikastetxean Aste Digitala esperientzia pilotua jarri dugu martxan. Ikasleak ikastetxera bertaratuko dira modulu praktikoak egitera gehien bat eta etxetik modulu teorikoekin online bidez, sinkrono eta asinkrono eran arituko dira.
Hezkuntza Sailak digitalizaziorako esperientzia pilotua jarri du abian ikastetxeetan: Aste Digitala
Aurrez aurrekoa eta online modalitatea bateratuz emango dituzte eskolak esperientzian parte hartuko duten ikastetxeek
DBH-ko 4. mailan, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan jarriko da abian, 57 ikastetxe publikotan
Esperientzia pilotuaren helburuen artean daude: ikastetxeen profil digitala hobetzea eta, egoera iritsiko balitz, ikastetxeak pedagogikoki eta teknikoki prestatzea balizko bigarren agertoki baterako
Elektronikako ikasleek tailerreko makina batean hobekuntzak egin dituzte, irudietako ekipoaren bateriak aldatu eta fresagailuaren mekanizazio neurriak neurtu. Eskerrik asko Fagor Automation-eri emandako arretagatik.