Eraikuntza adimentsu eta jasangarria
Eraikuntza adimentsu eta jasangarrien alorreko jardunaldia Tknikan. Etorkizunean mendekotasunak dauzkaten pertsonei etxebizitzetan egokitasunak emateko formakuntza saioa.
Eraikuntza adimentsu eta jasangarrien alorreko jardunaldia Tknikan. Etorkizunean mendekotasunak dauzkaten pertsonei etxebizitzetan egokitasunak emateko formakuntza saioa.
Giza Zerbitzuetako 2. mailako ikasleak Durangoko Geube aisialdiko eta denbora libreko elkartea bisitatu zuten.
Abenduaren 3a ospatzeko Ander Txakartegik Iurreta LHII-ko irakasleak hitzaldia eskeini zuen eta Elektronikako ikasleek musikarekin girotu zuten eguna. Iurretako Udalaren eskutik jasotako diru-laguntza Aspanovas elkarteari dohaintza egin zitzaion.
Claver S.P.A. enpresako Javier etorri zaigu, lorazaintzako irrigazio sistemen inguruan aholku eta orientabideak ematera.
Lur 2000 enpresatik Ramon izan zen Elektronikako mintegian ikasleeri eta irakasleeri Sistema Hidroponikoari buruz formakuntza ematen.
Irati Zelaiak eta Jesus Mari Arkarazok Iurreta Lanbide Heziketako irakasleak eta irakasle ohiak lehendakariaren eta hezkuntza komunitatearen eskutik “Atzokoak, Gaurkoak eta Biharkoak” saria jaso zuten irakasle guztien eguneroko lana eskertu nahian.
Telekomunikazio Instalazioetako 2. mailako ikasleek musika elektronikoan aditua den Aitor Etxebarria-ren estudioan, Bilbon, bisitan izan ziren. Soinu ekipoen mantentzearen garrantziaz eta erabiltzen diren teknologia ezberdinetaz mintzatu ondoren, soinu bandak nola konposatzen diren azaldu zien ere.
Emakumeen biolentziaren aurkako egunean, Arretako hainbat ikaslek gaiarekin lotuta eta daukan garrantziaz jabetzeko gelaz gela joan ziren ekimenaren berri ematera. Azaroak 25. Emakumearen aurkako indarkeriaren aurkako eguna, egun hori, Mirabal ahizpen hilketa oroitzeko aukeratu zen. Mirabal ahizpak Dominikar Errepublikako 3 ekintzaile politiko izan ziren eta 1960ko azaroaren 25ean Rafael Trujillo diktadorearen poliziak bortizki hil zituen.
Iurretako Kultur Etxera Elektronika eta Arretako ikasleak gerturatu ziren. Salinasen, Durangoko artistaren “inkonpetente Kontzienteak, Bolidismo” erakusketa ikustera emakumearen indarkeriaren aurkako nazioarteko egunarekin lotuta.
Iurretako Udalak antolatuta, ikastetxeko Areto Nagusian Ciberbullying-ari buruz Esti Linaresek hitzaldia eman zuen. Hainbat eztabaida sortu zituen ikasleen artean.