Zuhaitz eguna
Ikasleak eta irakasleak lanean fin aritu ziren. “Zaindu dezagun natura denon artean” lelopean eman zuten goiz guztia gelditu barik.
Esker berezia Iurretako Udalari emandako laguntza guztiagatik.
Ikasleak eta irakasleak lanean fin aritu ziren. “Zaindu dezagun natura denon artean” lelopean eman zuten goiz guztia gelditu barik.
Esker berezia Iurretako Udalari emandako laguntza guztiagatik.
Mantentze-Lan Elektronikoko ikasleek elektronika digitala lantzeko proiektua aurkeztu dute.
Jokoan denbora bat ezartzen da eta jokalariak ezarritako denborara hurbildu edo asmatu beharko du. Jarritako denbora lortzen badu, led gorria piztu eta buzzer bat entzungo dira.
Egileak: Iraitz Larrañaga, Aitor San Anton eta Maitane Varas
Motor munduaren aldeko zaletasuna, ekintzailetza bultzatzen duen indarra.
2020-21 ikasturtean AJ MOTORS TAILERRA sortu zen Iurretako Urratsbat Programaren bidez. Haizea Garcia (27 urte) bertako ekintzailea da, eta Antxon Jauregi (28 urte) bazkide eta bikotekidearekin batera tailer mekaniko bat jarri du martxan, bere prestakuntzak, esperientzia profesionalak eta pasioak bultzatuta: motorraren mundua.
Mantentze-Lan elektronikoko ikasleek ikasgelan egon daitekeen zarata neurtzeko, ZARATA NEURGAILUA (IXI) sortu dute.
Egileak: Aitor San Antón, Unai Luque eta Maitane Varas.
Leinn International Graduko Koreako 2 ikasle eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea Precious Plastic proiektua ezagutzera etorri dira.
Mertxe Mujikak Landue proiektua zertan datzan azaldu du 2. mailako ikasle guztieri, otsailean lantokiko prestakuntza hasiko dutenei. Helburu nagusia lan munduan euskara sustatzea da.
Informazio gehiago
Ikasleek produktu berriak sortu dituzte bigarren bizitza emanez plastiko birziklatuari.
Administraritzako ikasleak taller birtualean kotxeak margotzen eta konpontzen aritu dira.
Iurreta Lanbide Heziketak “Durangaldean bizikletaz mugitzea sustatzeko” Orbea-ren eta Durangaldeko Mankomunitatearen arteko lankidetza hitzarmenean parte hartu du. Aldez aurretik “Cycle Friendly Employer” ziurtagiri-proiektuarekin bat egin behar izan du i-bikeak probatzeko.
Ikastetxeko irakasleek eta langileek 15 egunetan zehar bizikleta elektrikoak probatzeko aukera izango dute mugikortasun iraunkorraren alde eginez.
Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak mugikortasun jasangarria sustatzen dihardu. Bizikleta bidezko mugikortasuna ezinbesteko aukera eta erronka baita klima-aldaketaren aurkako borrokan.
Ikastetxeak eskerrak eman nahi dizkie ORBEAri eta ABUS Cycling enpresari bizikletak eta segurtasun-ekipamendua uzteagatik.