Berriak

Txirula Musik bisitatzen 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Txirula Musik bisitatzen

Mantentze Lan-Elektronikoko ikasleak Txirula Musik bisitatu dute. Ikasleek erronka burutzeko behar duten informazio eta aholkuak jaso dituzte. Eskerrik asko Txirula Musik !

Sareko Liburutegiak GJHekin 768 1024 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Sareko Liburutegiak GJHekin

Eskerrik asko Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzu eta Iurretako Herri Bibliotekari “Sareko Liburutegiak GJHekin” jardunaldietarako gonbidapena luzatzeagatik. Alicia Sellés Carot (FESABID-eko lehendakariak) dinamizatu zuen tailerra.

“Bilera eraginkorrak sortzen” Formakuntza. 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

“Bilera eraginkorrak sortzen” Formakuntza.

Manahmana Skoop -k kudeatutako “Bilera eraginkorrak sortzen” ikastaroan parte hartuko dugu datozen asteetan Iurreta Lanbide Heziketako hainbat irakaslek.

VII Hizkelan 1024 633 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

VII Hizkelan

“Euskara, batzen gaituena!” lelopean Hizkelan VII jardunaldian Gasteizen izan zen. Eskerrak eman nahi dizkiogu JAKINBAIk egiten duen lan bikainagatik. Ospatutako Hizkelan ekitaldian oroigarria jaso zuen Tomas Maguregi Unamunzaga-k, gure zuzendari ohiak. ZORIONAK omendutako guztieri! Lanbide Heziketan eta lanean euskaraz egindako bideagatik merezitako saria etxera eraman zenuten.

“Gaitasun Digitalak” Erronka 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

“Gaitasun Digitalak” Erronka

Administraritzako ikasleek “Gaitasun Digitalak” erronka burutu zuten. Ikasleek jarduera bat burutzeko bakarkako eta gizarte-betekizunetarako dituzten ahalmenen multzoa eta teknologiaren erabilpenarekin lotura dutenak praktikan jarri zuten. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu sortzaile, kritiko, eraginkor eta seguruan erabili eta gizartean nola parte hartu ikasi zuten.

Auto elektrikoa 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Auto elektrikoa

Iurreta Lanbide Heziketa Ikastetxeak badauka auto elektriko berria.

BBK Kune eta Banco de España 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

BBK Kune eta Banco de España

Administraritzako 2. mailako ikasleak BBK Kuna eta Banco de España bisitatzen.

Teleko-ko ikasleak Oiz-en. 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Teleko-ko ikasleak Oiz-en.

Telekomunikazio Instalazietako ikasleak Oiz mendian izan dira ITELAZPIk bertan dituen azpiegiturak bisitatzen. Itelazpik EITB taldeko telebista eta irrati difusioa kudeatzeaz gain teleneurketa, IOT, 5G edota kritikoak diren komunikazioen mantentzeaz arduratzen da. Eskerrak eman nahi sizkiogu ITELAZPI-ri eta bereziki bertako teknikari den Ramiro-ri bere azalpenekin bisita hain interesgarria egiteagatik.

Ikasleen familien bilera 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Ikasleen familien bilera

Ikasleen familien bilerak arrakasta handia izan zuen, partaide asko hurreratu zen ikastetxera.

Goitibehera lasterketa 867 704 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Goitibehera lasterketa

Urriak 15ean Tabira auzoan Durangoko I. Goitibehera lasterketa ospatu zen Durangoko Udalak eta Euskal Herriko Inertzia Kirolen Federazioak antolatuta San Faustoko Jaietarako. Ikasleek bikain egin zuten jeitsieren denborak hobetuz.

Top