Anboto CrossFit ezagutzen
Administraritza Kudeaketako 1. mailako ikasleak Anboto CrossFit-en izan dira kirol-esparrua ezagutzen.
Administraritza Kudeaketako 1. mailako ikasleak Anboto CrossFit-en izan dira kirol-esparrua ezagutzen.
Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta zikloko 1. mailako ikasleak Maiztegi eskolan izan dira. Ikaskide guztien artean sortutako lehen laguntzetan oinarritutako proiektua Lehen Hezkuntzako ikasle nagusienekin alkarbanatu dute.
Gustora alkarbanatu dute Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta zikloko lehenengo mailako ikasleek kurtsoan zehar gelakide guztien artean sortutako Lehen Laguntzetan oinarritutako proiektua Maiztegi eskolako ikasle nagusiekin. Biriki-bihotz bizkortzea eta arnas bideak oztopatzerakoan jarraitu beharreko protokoloak landu dituzte. Entzule eta parte-hartzaile ezin hobeak izan dira Maiztegiko gaztetxoak. Esku onetan egongo dira haren ingurukoak. Piloa disfrutatu dute alkarrekin egin dituzten ekintza guztietan.
Automozioko irakaslea Kosme Aldazabalek Lanbidek eskainitako PASS-THRU ikastaroa ematen.
Eduardo do Santos Mekanizazioko ikaslea Bulgariako enpresa batean lan praktikaldian izan da 3 hilabetez Erasmus+ proiektu batekin.
Skalextric, LedRace-a sortu dute Mantentze Lan elektronikoko ikasleek. 4 pertsonek jokatu dezakete eta ematen diren pultsoen abiaduraren arabera Led-ak azkarrago mugitzen dira.
Lan-mantentze Elektronikoko ikasleek Arkade Makina sortzen ari dira. Makina rekreatiboa Raspberry pi batekin kontrolatuta.
Administraritzako irakasleek, Izaskun eta Julene, Atenasen (Grezia) “Coaching for Teaching” formakuntza ikastaroa burutu dute Erasmus+ proiektuko beka baten bidez.
Adimendun etxebizitza egokitua mugikorrarekin igogailua, argiak, sukaldea, pertsianak, etb kontrolatuz.
Administraritza Goi Mailako 1. mailako ikasleak enpresetan praktikaldian. Eusko Jaurlaritzak bultzatuta proiektu pilotuan parte hartu du Iurreta Lanbide Heziketak ikasturte honetan 1. mailako ikasleak esperientzia bikaina izandalan praktikaldiak burutuz.