Lehen Sorospenak 825 692 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Lehen Sorospenak

Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta zikloko 1. mailako ikasleak Maiztegi eskolan izan dira. Ikaskide guztien artean sortutako lehen laguntzetan oinarritutako proiektua Lehen Hezkuntzako ikasle nagusienekin alkarbanatu dute.
Gustora alkarbanatu dute Mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta zikloko lehenengo mailako ikasleek kurtsoan zehar gelakide guztien artean sortutako Lehen Laguntzetan oinarritutako proiektua Maiztegi eskolako ikasle nagusiekin. Biriki-bihotz bizkortzea eta arnas bideak oztopatzerakoan jarraitu beharreko protokoloak landu dituzte. Entzule eta parte-hartzaile ezin hobeak izan dira Maiztegiko gaztetxoak. Esku onetan egongo dira haren ingurukoak. Piloa disfrutatu dute alkarrekin egin dituzten ekintza guztietan.