Badatoz Gabonak!
Gabonei ongi etorria eman diegu Iurreta LHII ikastetxean garbitzaileek egindako arbola esanguratsuarekin: zaborretik edertasun birziklatua. Milesker!
Gabonei ongi etorria eman diegu Iurreta LHII ikastetxean garbitzaileek egindako arbola esanguratsuarekin: zaborretik edertasun birziklatua. Milesker!
Euskaraldi bete-betean, Telekomunikazio zikloko ikasleak Euskera Egunaren digitalizazio prozezuan murgildurik dabiltza jo eta su. Euskera eta kulturari bultzada txiki bat emate aldera lehenengo proiektua abian da jada: Raspberry Pi teknologian oinarritutako RDS Irratia. Kostu eta Kontsumo txikiko teknologia honen bidez, ikastetxeko eraikin ezberdinetan FM-ko emisio puntuak inplementatu dira eta horien bidez egun osoan zehar euskarazko kantuak eten gabe emititzen dihardute. Irrati-emisioa, RDS teknologia digitalaren bitartez “IURRETA” etiketarekin identifikatzen da. Euskarazko musika ona entzun nahi baduzue, ikastetxe eremuan zuen irratia 107.0 frekuentzian sintonizatu eta disfrutatu!
Azaroak 25. Emakumeen aurkako indarkeriari EZ. Ikasleek bideoak ikusi, murala landu eta manifestaziora eramateko aldarrikapenak kartulinetan idatzi zituzten. Gero eta garrantzitsuagoa den aldarrikapen egun horretan pozgarria da gure gazteriak duen inplikazioa eta gizartea eraldatzeko gogo eta indarra erakustea. Aupa zuek!
Argi berdea DEK (Durangaldea Enpresa Ekimenarentzat). Eskualdeko ekonomia sustatzeko erakunde berria. Proiektua Durangaldeko Mankomunitateak, Durangaldeko Enpresen Elkarteak, Amorebieta-Etxanoko Udalak, IURRETA LHIIk, ZORNOTZA LHIIk, Durangoko Maristak eta Azterlan Fundazioak sustatu dute Durangaldea Enpresa Ekimena abenduaren 2an aurkeztuko da jendaurrean Abadiñon, Errota Kultur Etxean (10:00etan), egingo den ekitaldian.
Durangon, 2022ko azaroaren 23an. DEK errealitatea da dagoeneko. Eskualdeko ekonomia sustatzeko erakunde berriak abian jartzeko azken pausoa eman du erakundearen erregistro publikoarekin.
Lanbide Heziketa eta Enpresa ekitaldian, Euskalduna Jauregian, DUALeko ikasleen diplomak eta instruktore eta enpresa sariak banatu dira.
1. mailako ikasle guztiek euskelec ezagutzeko edota proiektuan apuntatzeko bilera orokorra antolatu da Areto Nagusian.
Administraritza Erdi Mailako ikasleek “Enpresa ikasgelan” moduluan precius plastic proiektuan egindako Braimstormina.
Gaursa Iurretako instalazioak ikustera joan dira Automozio Goi Mailako 2. mailako ikasleak
Lanbide Heziketa oraina hobetzeko eta etorkizuna sortzeko herraminta. Etorkizunari begira egin beharreko galdera ez da horrenbeste “zer gertatuko den” baizik eta “zer egingo dugun”.
Eraldaketa digitalaren oinarriak, ibilbidea eta helburuak gaurko saioan, Tabakaleran, Donostian.
Global Partnerships for Vocational Skills. Agenda 2022 Forum.
Telekomunikazioko ikasleak Bilboko EITB egoitzara bisita. Telebistako pantailatik haratago, telebistaren mundua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Euskadi Irratiko zuzeneko programa bat nola egiten, Gaur Egun eta Teleberri-ko platoak bisitatu eta erredakzioa eta produkzio instalakuntzak ikusi dituzte.