Monthly Archives :

May 2023

Erasmus+ ikaslea Palermon 300 396 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Erasmus+ ikaslea Palermon

Onintza Elejabarrieta Arretako ikaslea Palermon egiten ari da praktikaldia.

Erasmus+ ikasleak Aveiron 768 1024 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Erasmus+ ikasleak Aveiron

Erasmus+ bekarekin Aveiro, Portugalen egiten dabiltza praktikaldia Fabrikazio Mekanikoko Aimar Eguia eta Pablo Bilbao.

Erasmus+ irakasleen formakuntza 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Erasmus+ irakasleen formakuntza

“21.mendeko irakaskuntzarako pedagogia eraginkorrak” ikastaroan parte hartu dute Pragan, Izaskun eta Julene, administraritzako irakasleak. Erasmu+ beka bat izan dute formakuntza horretarako.

Iurretoys eta Geube 994 820 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Iurretoys eta Geube

Durangoko Geube elkartea ikastetxera etorri da Iurretoys proiektuarekin ateratako dirua jasotzera. Euren egunerokoa nolakoa den azaldu digute. Lan bikaina egiten ari zarete Durangaldeko gazteriarekin. Horrela jarraitu!

Ekintzailetasuna 320 240 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Ekintzailetasuna

Mugarik Gabeko Ekonomilarien elkartearen eskutik gure ikasleek ekonomia sozial eta solidarioari buruzko hitzaldia izan dute, Stella ekintzaileak “Migratoria” proiektua partekatu du beraiekin.

Euskelec aurkezpena 769 1024 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Euskelec aurkezpena

Euskelec VI. edizioa AIC-n Zornotzan, aurkezpena. Lan bikaina egin dute gure ikasleek.

LGTBI Fobiaren Aurkako Nazioarteko eguna 768 1024 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

LGTBI Fobiaren Aurkako Nazioarteko eguna

Maiatzak 17a, LGBTI Fobiaren aurkako Nazioarteko eguna ospatu genuen. IURRETA LHII-n Hamaika modu izateko, sentitzeko, maitatzeko eta bizitzeko aldarrikatzen ditugu. Aniztasunak, askatasunez eta koloreetan bizi nahi ditugulako… “Gu ere LGTBIfobiaren aurka” gaudela diogu.

Euskadiko LH hidrogenoa 768 1024 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Euskadiko LH hidrogenoa

Tknikaren eskutik “Euskadiko LH Hidrogenoaren balio-katean” hitzaldia gure ikastetxean antolatu zen.
Tknikako Energia berriztagarrien digitalizazioa, hidrogenoa, Espezializazio Arloak sustatuta, L.H.ko ikastetxeetan hidrogenoa den energia-esparru berriaren inguruan egiten ari diren ekintzen eta garapenen ikuspegi orokorra ematea L.H.ko irakasleei da saio honen helburua.

Hidrogenoa garrantzi handiko elementutzat jo da berotegi-efektuko emisioetan ekonomia neutro baterako trantsizio energetikorako. Hidrogenoaren Euskal Estrategia abian da, Euskadin hidrogenoaren ekoizpen, banaketa eta kontsumo-ekosistema bat sortzea bultzatzeko helburuarekin, gaitasun industrial, logistiko eta teknologikoetan oinarrituta. Euskadiko L.H.ko zentroek, bestalde, dagoeneko hasiak dira eremu estrategiko horretako proiektuei ekiten.

EuskoSkills 2023 Urrezko dominak 1024 769 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

EuskoSkills 2023 Urrezko dominak

Euskoskills 2023 txapelketan Iurreta LHII-ko ikasleek (Jon Aguirre eta Gorka Iceta) urrezko bi domina lortu dituzte. Zorionak Automozioko ikasle eta irakasle taldeari eta parte hartu duten ikastetxe guztieri ere. Eskerrik asko antolaketari egindako lan bikainagatik. 🏅

Maiatzaren 9tik 11ra EuskoSkills lehiaketa ospatu zen Ficoban, Irun. Bertan, Lanbide Heziketako 29 katekoriek lekua izan zuten. Jon Aguirre, Automobilaren teknologia kategorian eta Gorka Iceta, Automobilaren Pintura kategorian irabazle izan ziren. 2024ko urtarrilean ospatuko den Spainskills txapelketan parte hartuko dute Euskadi ordezkatuz.

Euskoskills 2023 1024 1024 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Euskoskills 2023

Gure ikastetxeko ikasle-irakasle taldea lan bikaina egiten ari da Euskoskills 2023 txapelketan. Zuetaz harro!!!

  • 1
  • 2
Top