Euskadiko LH hidrogenoa 768 1024 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Euskadiko LH hidrogenoa

Tknikaren eskutik “Euskadiko LH Hidrogenoaren balio-katean” hitzaldia gure ikastetxean antolatu zen.
Tknikako Energia berriztagarrien digitalizazioa, hidrogenoa, Espezializazio Arloak sustatuta, L.H.ko ikastetxeetan hidrogenoa den energia-esparru berriaren inguruan egiten ari diren ekintzen eta garapenen ikuspegi orokorra ematea L.H.ko irakasleei da saio honen helburua.

Hidrogenoa garrantzi handiko elementutzat jo da berotegi-efektuko emisioetan ekonomia neutro baterako trantsizio energetikorako. Hidrogenoaren Euskal Estrategia abian da, Euskadin hidrogenoaren ekoizpen, banaketa eta kontsumo-ekosistema bat sortzea bultzatzeko helburuarekin, gaitasun industrial, logistiko eta teknologikoetan oinarrituta. Euskadiko L.H.ko zentroek, bestalde, dagoeneko hasiak dira eremu estrategiko horretako proiektuei ekiten.