2021/22 ikasturtea martxan
2021/22 ikasturtea martxan. Irakasle guztiek ikastetxeko baliabide informatikoei eta Harrera Planari buruzko informazio zehatza jasotzen.
2021/22 ikasturtea martxan. Irakasle guztiek ikastetxeko baliabide informatikoei eta Harrera Planari buruzko informazio zehatza jasotzen.
Komunikazio astea burutu dugu. Ikastetxeko Berrikuntza, Estrategia eta Operatibako informazio zehatza azaldu da. Lanbide, DUAL, egoera ekonomikoa, errekurtsoak, orientazioa, Urratsbat, marketing, Tkgune, internazionalizazioa, hizkuntza normalkuntza etb luze bat.
Euskadikoen artean 1. postua lortu du Iurreta Lanbide Heziketak Euskelec auto elektrikoen txapelketan.
Bilboko Itsas Museoan ospatutako Euskelec auto elektrikoen txapelketan parte hartu zuen Iurreta Lanbide Heziketak eta Euskadiko lehen postua lortu ere, Cantabriako Nuestra Señora de los remedios ikastetxeak irabazi zuen txapelketa. 19 ikastetxek parte hartu zuten Nervioi itsasadarraren ondoan prestatutako zirkuituan.
4. Edizioko Euskelec 2021 txapelketa, fase ezberdinetan lehiatu zen. Iker Mugika “Akerra” pilotuak, ielectric taldeko ikasleak autoa gidatu zuen. Ikasturtean zehar ikasleek irakasleekin batera egindako talde lanaren emaitzak fruitua emateaz gain, aparteko erakusketa ikusgarria eskeini zuten, auto bakoitzak bere diseinu berezia erakutsiz.
Ilusioa eta urduritasuna nabaritu zen boxetan. Ikastetxeetako kide guztietaz aparte hainbat bisitari ere izan zen bertan, Angelman eta Geubeko neska mutilak Iurretako pilotua, Go Go Akerra! Oihuen artean animatu zuten.
3D Ultimaker Connect+ inprimagailuan egindako hainbat lagin. Akabera eta denborak neurtu dira balorazioak egiteko eta kalitatea neurtzeko.
Elektronika mintegia berriztuko da goitik behera. 2021/22 ikasturtean ikasleek gune berria prest izango dute.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Teknologia eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak hainbat taldekiderekin batera Tknikan sortutako auto elektrikoa aurkeztu dute Bilbon izango den Euskelec txapelketan parte hartzeko.
Bizkaiko hiriburuak Euskelec txapelketaren azken fasea hartuko du Itsas Museoaren aurrean prestatutako zirkuitu batean, Lanbide Heziketako ikasleek egindako auto elektrikoekin. Txapelketak bi fase ditu: bata teknikoa eta sortzailea, proiektuaren memoria barne hartzen duena, eta bestea dinamikoa, ibilgailuaren prestazioak eta ezaugarriak ebaluatzen dituena. Ibilgailuen proba dinamikoak eta erresistentziakoak egingo dira. Bertan ikusi ahal izango da ikastetxeek ikasturtean zehar egindako lanaren emaitza.
Informazioa eta argazkia DEIA-tik ateratakoa (Aitziber Antxustegi)
Administraritza taldeko ikasleak Maria eta Marta Euskelec autoa margotzen. Lan taldean urrunago joan gaitezke!
Ibilgailuen elektromekanika mantentzeko eragiketa ikastaroa lortzeko azarotik martxora bitartean aritu dira ikasleak. Ikastetxean bertan jaso dituzte Lanbideko ziurtagiriak. ZORIONAK guztieri !!
CIFP
Iurreta LHII-ko Administrazio eta Finantzetako ikasleek STARTInnova enpresa-ekintzailetzako estatuko programan parte hartu dute ikasturte honetan zehar hainbat enpresa-proiektu aurkeztuz. Edizio honetan, 120 ikastetxetako 2.500 ikaslek izena eman dute gazteen artean espiritu ekintzailea sustatzeko helburuarekin.
Lehiaketa horretan ikus-entzunezko edukiek eta e-learning dinamikek izan dute protagonismo berezia, ikastetxeak bultzatutako estrategia digitalaren ildotik.
Helburua negozio-ideia bat abian jartzea da, e-learning prestakuntzaren eta enpresa-errealitatearekiko harremanaren bidez. Ekimen horrekin, ikasleek urratsez urrats ikasten dute negozio-ideia bilatzen, merkatuan baliozkotzen, negozio-eredu errentagarri bat definitzen, etorkizuneko estrategia bat taxutzen eta modu seguruan abiarazten. Horrela, ekintzaileen esperientziak lehen pertsonan ezagutu ahal izan dute, ikasleek esku hartzeko aukera izan duten hitzaldi digitalei esker.