Euskadiko txapeldunak Euskelec lehiaketan. 903 588 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Euskadiko txapeldunak Euskelec lehiaketan.

Euskadikoen artean 1. postua lortu du Iurreta Lanbide Heziketak Euskelec auto elektrikoen txapelketan.
Bilboko Itsas Museoan ospatutako Euskelec auto elektrikoen txapelketan parte hartu zuen Iurreta Lanbide Heziketak eta Euskadiko lehen postua lortu ere, Cantabriako Nuestra Señora de los remedios ikastetxeak irabazi zuen txapelketa. 19 ikastetxek parte hartu zuten Nervioi itsasadarraren ondoan prestatutako zirkuituan.
4. Edizioko Euskelec 2021 txapelketa, fase ezberdinetan lehiatu zen. Iker Mugika “Akerra” pilotuak, ielectric taldeko ikasleak autoa gidatu zuen. Ikasturtean zehar ikasleek irakasleekin batera egindako talde lanaren emaitzak fruitua emateaz gain, aparteko erakusketa ikusgarria eskeini zuten, auto bakoitzak bere diseinu berezia erakutsiz.
Ilusioa eta urduritasuna nabaritu zen boxetan. Ikastetxeetako kide guztietaz aparte hainbat bisitari ere izan zen bertan, Angelman eta Geubeko neska mutilak Iurretako pilotua, Go Go Akerra! Oihuen artean animatu zuten.