Mecanizados Mein
Mecanizados Mein enpresa bisitatu dugu, Tkgune programaren bidez berrikuntza proiektuak planteatzeko.
Mecanizados Mein enpresa bisitatu dugu, Tkgune programaren bidez berrikuntza proiektuak planteatzeko.
Lauanka elkarteko Maider eta Duna Arretako ikasleekin izan dira. Lauanka elkarteak txakurren bitartez ekintza, hezkuntza eta terapia ezberdinak egiten dituzte talde edo pertsona hartzailearen arabera, pertsonen bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin.
Administraritzako 1. mailako ikaseek Ikasleen Klaketa Garapenerako Komunikazioari buruzko tailerreko 1. saioan parte hartu dute. Ikusentzunezko komunikabideak ikuspegi soziala erabiliz gazteak ahalduntzeko helburua du. Kcd-tik Gorka López izan da gure artean.
Urtea bukatzeko Ikastetxean hainbat ekitaldi antolatu dira: herri-kirolak, ping pong, mus, poker, tortila txapelketa eta fotomatoia ere izan dugu.
Tknikak eta FP Euskadik antolatuta Automozioko irakasleeen topaketa izan da gure ikastetxean.
Maiztegi Herri Eskolatik gure ikasleek egindako maketak ikustera etorri dira. Bide batez, txikieri, gabon ipuinak kontatu dizkiegu. Eskerrik asko bisitagatik.
Gaztedi Durangaldeak antolatutako “PRECIOUS PLASTIC 2022–2023 Durangaldea” ekimenaren barruan, Iurreta LHII ikastetxean Plastikoaren eraldaketaren Prozesua ezagutzera ondoko ikastetxeak etorri dira: IES Ermua BHI-ko DBH eta Batxilergoko taldeak, San Antonio Durango, Nevers Durango eta Elorrioko Institutua.
Administraritzako 2. mailako ikasleak Gasteizen izan dira. Erakunde publikoetara hurbilketa egin dute Eusko Legebiltzarra eta Gasteizko Udaletxea bisitatu ondoren.