Monthly Archives :

March 2022

LANDUE proiektura atxikituta 690 388 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

LANDUE proiektura atxikituta

Eskualdeko 15 enpresa eta prestakuntza-zentroek LANDUE proiektura atxikitzeko konpromisoa sinatu dute

Durangaldeko Mankomunitateak LANDUE proiektua jarri zuen martxan orain urtebete, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, euskara lan-eremuan eta eremu sozioekonomikoan sustatzeko. Ekitaldia egin da Durangoko Elkartegian, eta bertan Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatuak eta Bingen Zupiria Gorostidi Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak hartu dute parte.
Informazio gehiago…

Iker Mujika automozioko ikaslea Spainskills txapelketan izan da 626 507 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Iker Mujika automozioko ikaslea Spainskills txapelketan izan da

Madrilen izandako SpainSkills txapelketan Iker Mujikak froga guztiak burutu zituen, aste osoan Madrilen bertan Euskal Herriko beste ikasle batzuekin batera erronka desberdinak burutzen.

FP Euskadik autobus osoa bete zuen ikasle eta irakasleekin. Guztira Estatutko Lanbide Heziketako ia 500 ikasle elkartu ziren txapelketan. Irabazleak Shangaira joango dira World Skills 2022-an parte hartzera.

Gure Lanbide Heziketak berriro ere erakutsi zuen maila bikaina. SpainSkills txapelketetan bigarren postua lortu dugu domina-zerrendan, baina benetako balioa talde osoaren batasunean dago. Lehiaketa bukatzerakoan, partahideen artean gertatutakoa konpartitzea gauzarik politena izan zen. Euskal Herrira, 3 urre, 3 zillar eta 2 brontze ekarri ditugu. Zorionak eman behar zaie ikasle, tutore eta koordinatzaile guztieri ikasturtean zehar egindako lanagatik.

Erasmus+ irakasleak 1024 811 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Erasmus+ irakasleak

Automozioko irakasleak, Irati eta Eneritz Pragara joan dira “Jolasen bitartez irakatsi” ikastaro batetara.

Euskelec “kit elektrikoa” 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Euskelec “kit elektrikoa”

Euskelec-eko partaideak (Iurreta motor sport) “kit elektrikoa”aren formakuntza jaso dute.

M-8 963 1024 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

M-8

Iurretako ikastetxeek kate morea sortu dugu. Iurretako Udalaren kudeaketarekin ikasleon, irakasleon eta langileon parte hartzea bikaina izan da.

TicketBai formakuntza 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

TicketBai formakuntza

TicketBAI ordainsari- eta finantza-sistema berriari aurrea hartu diogu. Irakasleen prestakuntza eta eguneratzea beharrezkoa da gure lanean. #TicketBAI

2. saria Kartel lehiaketan 576 1024 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

2. saria Kartel lehiaketan

Teknikak antolatzen duen ekintzailetasun kartelen lehiaketan 84 diseinu desberdinetatik Iurreta LHII -ko administraritza zikloko ikasleen kartel bi aukeratuak izan dira. Horietatik talde bateko lanak 2. saria lortu du. Zorionak partehartzeile guztieri.

Ikasleen klaketak 1024 851 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Ikasleen klaketak

Ikasleen Klaketa Kcd Ongd Garapenerako Komunikazioari buruzko tailerrean ikasleek sortutako bideoak ikusi ditugu.

Geube elkarteari dohaintza 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Geube elkarteari dohaintza

IurreToys proiektutik ateratako dirua Afne Geube elkarteari egin zaio dohaintza. Geube elkarteak burutzen dituen ekintza guztiak ezagutzeko aukera izan dute ikasleek.

Etxean ikusia ikasleak ikasia 1019 702 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Etxean ikusia ikasleak ikasia

Administraritzako ikasleak atezainekin izan dira euren egunerokoak nola kudeatzen dituzten ikasten. Telefono arreta, bisitak, korreoa…

  • 1
  • 2
Top