Iker Mujika automozioko ikaslea Spainskills txapelketan izan da 626 507 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Iker Mujika automozioko ikaslea Spainskills txapelketan izan da

Madrilen izandako SpainSkills txapelketan Iker Mujikak froga guztiak burutu zituen, aste osoan Madrilen bertan Euskal Herriko beste ikasle batzuekin batera erronka desberdinak burutzen.

FP Euskadik autobus osoa bete zuen ikasle eta irakasleekin. Guztira Estatutko Lanbide Heziketako ia 500 ikasle elkartu ziren txapelketan. Irabazleak Shangaira joango dira World Skills 2022-an parte hartzera.

Gure Lanbide Heziketak berriro ere erakutsi zuen maila bikaina. SpainSkills txapelketetan bigarren postua lortu dugu domina-zerrendan, baina benetako balioa talde osoaren batasunean dago. Lehiaketa bukatzerakoan, partahideen artean gertatutakoa konpartitzea gauzarik politena izan zen. Euskal Herrira, 3 urre, 3 zillar eta 2 brontze ekarri ditugu. Zorionak eman behar zaie ikasle, tutore eta koordinatzaile guztieri ikasturtean zehar egindako lanagatik.