Monthly Archives :

March 2021

Cycle Friendly Employer ziurtagiria lortu dugu 982 792 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Cycle Friendly Employer ziurtagiria lortu dugu

Iurretako Ibarretxe Kultur Etxean eman dira Cycle Friendly Employer ziurtagiriak. Jarrai dezagun bizikleta erabiltzen!
Iurreta Lanbide Heziketarekin batera beste Durangaldeko 19 erakundek Cycle Friendly Employer ziurtagiria lortu dute, bizikletaren eguneroko erabilera sustatzeko eta sendotzeko egindako lanarengatik.
Helburua erakunde berriak sartzea da. Durangaldea osoa ziurtatzea bizikletaren lurralde lagunkoia eta mugikortasun aktibo eta iraunkorrarekin konpromezua hartzea nahi da. Horrela, prozesuan sartu nahi duten eskualdeko erakundeek helbide elektroniko honetara jo dezakete: cfe.mdurango@bizkaia.org

Geube elkarteari diru dohaintza 1024 768 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Geube elkarteari diru dohaintza

Ikasenpresa proiektuaren bidez ikasleek jostailuak egin zituzten eta ondoren saldu. Lortutako dirua Geube elkarteari eman diote.

Geube elkartea Euskelec auto elektrikoaren kolaboratzaile 1024 724 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Geube elkartea Euskelec auto elektrikoaren kolaboratzaile

Durangoko Geube elkartea Euskelec lehiaketarako auto elektrikoaren kolaboratzaile izango da. Horretagatik margoketa lanak egin dituzte eta ikastetxeko sarreran jarri ditugu erakusketa txikitxo batean.

Precious Plastic proiektua 1024 723 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Precious Plastic proiektua

Giza Zerbitzuetako 1. mailako ikasleek bideo bat egingo dute Precious plastic proiektuan. Helburua plastiko mota desberdinak nola sailkatzen eta garbitzen diren birziklatzeko edukiontzietara bota aurretik. Ikastetxean dagoen makina batekin birziklaturiko ontzi berri bat egin dute prozesuaren azken emaitza zein den ikusteko.

Martxoak 8 “Bizitza hobetu ziguten emakumeak” 1024 576 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Martxoak 8 “Bizitza hobetu ziguten emakumeak”

Gure bizitzak hobetzen lagundu diguten emakumeak aldarrikatu, ikusarazi eta aitortzea da planteatu dugun proposamenaren helburua. “Erronka” bat proposatu zaie ikasleeri: talde bakoitzak historia aztertu behar izan du eta bere Familia edo zikloan hobekuntza, berrikuntza edo ekarpen aipagarriren bat egin duen emakume bat (edo gehiago) identifikatu eta proposatu. Gure ingurune hurbilan eragin positiboa izan zuten emakumeak ere kontuan hartu dira: Durangaldeko bizilagunen bizimodua gaur ezagutzen dugun bezala izateko ekarpenak egin zituzten emakumeak, praktikak egiten ditugun enpresetan eragina izan zutenak, egiten dugun lanbideetan…. Emakume guzti hauek ikusarazi eta omenaldia eskaini nahi izan diegu.

Jasotako proposamenekin Erakusketa bat egitea izan da asmoa, zentroan bertan eta posible balitz webgunean eta sare digitalen bitartez ere. Erakusketa “BIZITZA HOBETU ZIGUTEN EMAKUMEAK” lelopean eta jasotako proposamen guztien erreseinak eta irudiek osotu dute.

Proposamena bereziki ikasleei zabaltzen den arren, zabalik egon da irakasle eta ikastetxeko langile guztiei ere. Iurreta Lanbide Heziketarekin elkarlanean aritu ohi diren erakunde, enpresa, erakunde eta eragile sozial eta/edo ekonomiko guztiek ere parte hartzeko aukera izan dute sare sozialetan jarritako informazioarekin. Adibide batzuk gehitzen dituzu. Ikusi gure web gunean.

Top