Cycle Friendly Employer ziurtagiria lortu dugu 982 792 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Cycle Friendly Employer ziurtagiria lortu dugu

Iurretako Ibarretxe Kultur Etxean eman dira Cycle Friendly Employer ziurtagiriak. Jarrai dezagun bizikleta erabiltzen!
Iurreta Lanbide Heziketarekin batera beste Durangaldeko 19 erakundek Cycle Friendly Employer ziurtagiria lortu dute, bizikletaren eguneroko erabilera sustatzeko eta sendotzeko egindako lanarengatik.
Helburua erakunde berriak sartzea da. Durangaldea osoa ziurtatzea bizikletaren lurralde lagunkoia eta mugikortasun aktibo eta iraunkorrarekin konpromezua hartzea nahi da. Horrela, prozesuan sartu nahi duten eskualdeko erakundeek helbide elektroniko honetara jo dezakete: cfe.mdurango@bizkaia.org