Monthly Archives :

October 2020

XII. Zinema Ikusezina 2020. 960 720 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

XII. Zinema Ikusezina 2020.

Zinema ikusezinaren nazioarteko “film Sozialak” jaialdia Bilbo.
Zinemaldia urtero egiten den ospakizuna da. Aniztasunez eta konpromiso sozialez betetako zinema erakusten du. Denbora gutxian, ezinbesteko hitzordua bihurtu da Garapenerako Lankidetzarekin, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzarekin, Giza Eskubideekin, Genero ekitatearekin, kulturartekotasunarekin, elkartasunarekin eta abarrekin zerikusia duten gaiak aztertu nahi dituzten guztientzat, eta konpromiso argia du kultura arteko giza garapen ekitatibo eta jasangarria lortzeko.

Bilboko “film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Jaialdiak gizartea, oro har, eta, bereziki, haren ikusle ugarienak, bigarren hezkuntzako ikasleak, hausnarketa eta eztabaidara gonbidatzen ditu, eta modu ekitatiboan egiten du hori, beren fikziozko, dokumentaleko eta animazioko lanekin gizateriaren kausen bozeramaile bihurtu diren komunikatzaileen bidez.

“30 egun bizikletaz lanera” saria 1024 724 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

“30 egun bizikletaz lanera” saria

Estatu mailan izandako “30 egun bizikletaz lanera” ekintzan Iurreta Lanbide Heziketa ikastetxeak “Erakunde Konprometituarena” izateagatik saria jaso du.

Bizikletarekin ikastetxera 1024 576 Iurreta LHI Lanbide Heziketa

Bizikletarekin ikastetxera

Iurreta Lanbide Heziketako irakasle eta langileak bizikletaren erabilera sustatzen. #30egunbizikletazlanera Europa mailan izandako ekintzaren erreferente izan da Durangaldea. Mireia Elkoroiribe, Durangaldeko Mankomunitateko presidenteak Graffitti irrati saioan izandako elkarrizketa:

Graffitti Irati saioa

Top