PARTIKULARRAK

Bitartekaritza zerbitzuak

Zertan datza?

Doako zerbitzua da. Edonor hurbil daiteke edozein prestakuntza-eskaintzaren inguruko informazio eta aholku bila.

Zer eskaintzen dugu?

Arreta pertsonalizatua
Informazioa eta aholkularitza dohainik, edonolako prestakuntza-jarduerari buruz: titulu ofiziala eskuratzea (DBH, Lanbide Heziketa, unibertsitate-ikasketak, Masterrak eta Graduondokoak), lanerako edo etengabeko prestakuntza, eta horrez gain, zure intereseko izan litekeen edozein ikastaro, hitzaldi, tailer, mintegi… ere.

Norentzat da zerbitzua?

Herritar guztientzat! Jarduneko profesionalak, langabetuak, ikasleak, pentsiodunak eta abar.

Non aurkitu gaitzakezu?

Izena: IREÑE BARRENA
Telefonoa: 94 466 88 00 (Luzapena 520)
Posta elektronikoa: bitartekaritza-mediacion@iurretalhi.eus
Arreta ordutegia: Deitu hitzordua hartzeko
Web: http://ikaslanbizkaia.eus
Facebook: https://goo.gl/XPcENX
Twitter: @Ikas_Durangalde

Lanbide gaitasun egiaztapenak

  • Sektore batean lan-esperientzia zabala baduzu, baina ez baduzu egiaztagiri ofizialik, Lanbide-gaitasunak aitortzeko, ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozesuaren bidez lor dezakezu egiaztagiri ofizial hori..
  • Ikastaroa ziurtagiria eskuratzeko urrats bat baino ez bada, Egiaztapen Partzial Metagarria eskatu beharko duzu. Ziurtagiria eskuratzeko modulu guztiak egindakoan, Profesionaltasun-ziurtagiria eskatu ahal izango duzu.